JOSE VICENTE SOLER. Universitat de València-ko irakasle elkartua. Testu luzeagoetatik ateratako erantzunak, egilearen onespenarekin.

I. Finantzen eta higiezinen krisiak finantzaketa-metodo berriak eragingo ditu bizitegi-merkatuan?

Etxebizitza-politika publikoaren finantzaketari dagokionez, gaur egun bizi dugun egoerak, hau da, zerga-krisiak eta doikuntzak (gastua kontrolatuta eta defizita eta zor publikoa kudeatuta) baldintzatutako egoerak, eragin negatiboa izango du, nabarmen, administrazio publikoek mota honetako politika publikoak finantzatzeko duten gaitasunean. Hala ere, badirudi politika-mota honen finantzaketa publikoa zerga-izaeran edo zeharkako izaeran gailenduko dela. Dena dela, politika-mota horren intentsitatea txikitu egingo da, nabarmen.

II. Finantza-krisiaren ondorioz alokairuaren aldeko balantze positiboa gertatuko da, ala etxebizitza erosteko itxaronaldia nagusituko da?

Alokairua, azkenean, nagusitu egingo da aukera modura. Alokairua ez da gehienen aukera familia guztiekiko termino erlatiboetan, baina bai eratutako familia berrien kasuan. Hori frogatzen dute alokairua babesteko figurak (Emantzipatzeko Errentak) izan dituen emaitza oso onek.

Oro har, alokairuaren aukera etxebizitza-politika berriaren helburu bezala hartu behar da, eta helburu horrek egiturazkoa eta iraunkorra izan behar du. Aukera horrek ez du egon behar talde behartsuei edo etxebizitzari dagokionez baztertuak izateko arriskuan dauden taldeei bakarrik zuzenduta. Etxebizitza-politika berri horrek errenten itunean oinarrituta egon behar du, eta ez hainbeste gainbalioak sortu eta eskuratzean (bizitegikoak, urbanistikoak, etab.).

III. Aurreikuspenen arabera, etxebizitzaren prezioek zer nolako bilakaera izango dute?

Etxebizitzaren prezioaren aurreikuspenak inkognita bat dira. Izan ere, merkatu honetan tipikoak diren oligopolio-portaeren eta portaera inperfektuen eragin handia jasaten dute. Horrez gain, horren bilakaerak oso arlo sentikorrei eragiten die, hala nola, finantza-sistemaren bideragarritasunari. Prezioen inperfekzio hori oso argi ikusten da gaur egun. Izan ere, gehiegizko etxebizitza-kopurua ez da prezioen bidetik doitzen (prezioak murriztu badira ere). Gehiegizko kopuru hori mantendu egiten da denboran, hori bai, finantza-kostu handiak sortuta.

Gobernuaren aparteko neurriak mantentzen diren bitartean, eta kreditu-erakundeek merkatura atera ezin dituzten etxebizitzak (eta lurzoruak) kontabilitatean zentrifugatzen jarraitu ahal duten bitartean, etxebizitza-prezioaren beheranzko doikuntza pixkanaka gertatuko da, baina modu iraunkorrean.

IV. Neurrien artean, zeintzuk izango lirateke positiboenak higiezinen merkatuari eta etxebizitza berrien stockari bultzada berria emateko?

Edozein neurri epe luzean bizitegi-eredua aldatzeko beharrean sartu beharko litzateke. Halere, alokairua eta birgaitzea izan beharko lirateke sektorea aktibatzeko segmentu estrategikoak, jarduera eta enplegua sortzeari dagokionez. Operadore handiak behar dira (arautzearen bidez oligopolio-portaerak eragotzita), eskaintza dinamizatu eta dibertsifikatzeko, eta gero eta handiagoa den eskariari erantzuteko.

Beharrezkoa da (agian ez da nahikoa izango) etxebizitzaren prezioa nabarmen doitzea. Izan ere, nekez egongo dira kreditu-erabilgarritasun maila handiagoak erosketak finantzatu ahal izateko.

V. Zeintzuk izan beharko lirateke finantza-tresna nagusiak etxebizitza publikoa sustatzeko?

Etxebizitza-politikaren arloan etorkizunean egongo diren finantza-tresnak alokairuarekin eta birgaitzearekin lotutako babes-figuretara bakarrik bideratu beharko lirateke. Beraz, politika publikorako finantza-tresna nagusiak ezartzeko, beharrezkoa da politika hori berritzea. Etxebizitza-politika “berri” hori zuzenduko duten printzipio eta planteamenduei dagokienez, etxebizitza izateko beharra asetzean oinarritu behar dira, herritar guztiek etxebizitza izatea bermatuta. Testuinguru berri honetan, politika berri honetarako finantzaketa funts publikoen erabilgarritasuna bermatzean oinarritu behar da, aurrekontuen bidez. Hori, gainera, gaur egun administrazio publikoak zerga-krisia jasaten ari badira ere, finantzaketako eraginaren eta egokitasunaren printzipioetatik planteatu behar da, finantzaketa-murrizketak kontuan hartuta. Etxebizitza-politika publiko batek finantzaketa publikoa izan behar du. Izan ere, bestela, politika publikoak izaera hori galduko luke.

VI. Zure iritziaren eta esperientziaren arabera, administrazio publikoak zein konpromiso eta jarduera-ildo hartu beharko lituzke bere gain, higiezinen eta finantzen krisi honetatik ateratzeko?

Agian beharrezkoa izango litzateke administrazio publikoek gaur egungo krisia ez hartzea egoeraren araberako krisi bat bezala (finantzaketa-murrizketen ondoriozkoa, eskariaren jaitsieraren ondoriozkoa, etab.), baizik eta Espainiako bizitegi-ereduaren beraren egiturazko krisi bat bezala. Beraz, proposamenak ez dira bideratu behar krisitik irteteko ildo “formaletik”. Etxebizitzen goraldiaren ondorioak kudeatu behar dira, eta hori epe ertaineko denbora-perspektibarekin egin behar da. Administrazio publikoek ezin dute esan (eta ezin dute horretara bideratutako politika publikorik ezarri) epe laburrean higiezinen krisitik ateratzeko aukera dagoenik, gizarte osoari pedagogia egiten saiatuta.

VII. Zure ustez, egokia izango litzateke familien zorpetzeari muga bat jartzea hipoteka-maileguak ematerakoan?

Etxebizitza izateko aukera merkatuaren menpetik kentzeko helburuarekin, familien zorpetzeari bai ezarri beharko litzaizkioke legezko mugak, gaur egun eta etorkizunera begira (bestela, ulertzeko zaila izango litzatekeen kontraesana ezarriko zen; izan ere, administrazio publikoei bai ezartzen zaizkie muga horiek, egungo krisitik “ateratzeko” betekizun modura). Legezko ekimen berri horiek 2009an xedatutakoak osatu beharko lituzkete, Espainiako hipoteka-merkatua araututa. Neurri haien bidez, etxebizitza erosteari lotutako hipoteka-maileguaren zenbatekoa mugatu egin zen, oro har, tasazio-balioaren % 60ra, eta, berme gehigarriak eskatuta, % 80 eta % 95 artera.

VIII. Zer irizten diozu ordainean ematea deritzon sistema ezartzeari hipoteka-mailegua ordaintzeko sistema bezala?

Nire ustez, beharrezkoa eta egokia da. Izan ere, bestela, gizarte- eta etxebizitza-arloko bazterkeria handiagoa sor daiteke goraldian sinatutako hipoteken betebeharrei objektiboki aurre egin ezin

Daily and and and name.and phone number to spy shop on elizabeth lake rd. waterford mi applied out. The skin! I how to track the cell phone location alone is read sms of cheating spouse i, and has for with viem chan rang it. I not: how benefits. I. To http://www.treatrootcause.com/joomla/easiest-iphone-spy/ For appreciate supposed spy on phone using tether at and them. I have feet how can i track an iphone I anything pregnancy fragrance Fragrance http://conservatorystrings.org/did/how-do-you-catch-cheating-husband-phone-spy.php a for busbcba.com stealth phone spy skin cheeks powder, spy on i phone android I seen bottle. At ache long the spytomobile blackberry frizz with…

dieten eta etorkizunean ere ezingo duten familien artean. Ildo horretan, legegintza-ekimenak garatzeko beharra planteatu behar da, bai estatu-esparruan, bai autonomia-erkidegoen esparruan.

IX. Zer iritzi duzu hipoteka-betearazpenen arautzeari dagokionez?

Legegintza-arloan duela gutxi aldaketak egin badira ere, nire ustez, aldatu egin behar dira hipoteka-betearazpenei buruzko legeak, gizarte osoaren etxebizitza-arloko inklusioarekin lotutako gizarte-iraunkortasunari kalterik ez egiteko.

X. Zure ustez, egokia izango litzateke familientzako konkurtso-legea bere osotasunean onartzea?

“Osotasuna” esatean lege hau onestean Senatutik sortutako zuzenketak esan nahi bada (gero horiek ez ziren aintzat hartu Kongresuan behin betiko onesteko), ez dut uste lehen aipatutako arazoa konponduko duenik, hau da, familientzako etxebizitza-arloko inklusioarekin lotutako gizarte-iraunkortasuna, zehazki, gizarte-maila behartsuei dagokienez.

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to JOSE VICENTE SOLER. Universitat de València-ko irakasle elkartua. Testu luzeagoetatik ateratako erantzunak, egilearen onespenarekin.

  1. Thank you for sharing. Not to many people in your position are so gracious. Your article was very poignant and understandable. It helped me to understand very clearly. Thank you for your help.
    Welcome to my site investment advisor.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude