Euskadiko eta Nafarroako zergadunak dira PFEZ gutxien ordaintzen dutenak.

Orain dela egun batzuk, prentsan (Expansión) argitaratu da PFEZeko karga-tasen diferentziei buruzko autonomia-erkidegoen arteko konparazio-txostena, Ernst&Young Abogados etxeko zerga-adituen taldeak egina.

Txosten horretan egiazta daiteke zergadunen artean desberdintasun handiak daudela PFEZaren ordainketan, errenta-maila berdinerako, bizilekua autonomia-erkidego batean edo beste batean badute.

Horrela, errentarik altuenak aztertzen baditugu (300.000€tik gorako soldata gordina), 5 eskualdetan nabarmendu egiten da zerga-tasaren maila: Asturias, Extremadura, Andaluzia, Katalunia eta Kantabria autonomia-erkidegoetako zergadunek EAEkoek baino % 12 zerga gehiago ordaintzen dituzte, errenta-maila berdinerako.

Errenta bidezko sarrera horiekin, zerga-ahalegin txikiena egiten dutenak Nafarroan erroldatuta daudenak (kuotarik txikiena ordaindu behar dute, 119.738 €) edo EAEn erroldatuta daudenak (126.000€ baino zerbait gehiago ordaindu behar dituzte) dira. Bestalde, gainerako autonomia-erkidegoetan, ordainketak tarte honetan kokatuko lirateke: 138.000€tik 145.000 €ra.

100.000€ eta 200.000€ko errenta-mailetan, funtsean, egoera baldintza berdinetan errepikatzen da, eta Nafarroako eta EAEko autonomia-erkidegoak dira zerga-kontribuzio txikiena daukatenak, diferentzia hauekin: zerga-karga handienak dituztenekiko % 17ko diferentzia 200.000€ko errenta-mailetan, eta % 7-10eko diferentzia 100.000€ko errenta-mailetan.

25.000 €tik beherako errenta-maila aztertzen badugu, hiru talde ikusten dira: likidazio-oinarri hori 6.500€ baino zerbait altuagoa den batez besteko kuotarekin kargatzen dutenak (autonomia-erkidego gehienak dira); 6.500€tik beherako kuotak dituen bitarteko beste talde bat, hala nola, Errioxa eta Madril; eta hirugarren talde bat: hirugarren talde horretan daude Nafarroa eta EAE, eta horietan kuota 5.900€koa eta 6.250€koa da, hurrenez hurren.

Espainiako Gobernuak, duela gutxi, PFEZeko karga-tasen igoera handia onetsi du 2012rako eta 2013rako, eta horrek eragin berezia izango du 16.000 eta 50.000 euro bitarteko lan-errentak dituzten zergadunentzat. Horiek, zerga-bilketan, 2.500 milioi gehiagoko ekarpena egingo dute gaur egun dagoen zerga-presioaren mailaren gainean, gutxi gorabehera zerga-presioa handitzearekin aurrez ikusten diren sarrera gehigarri guztien bi heren.

Hazkundeak are gehiago eragingo die bere garaian PFEZaren autonomia-tartea igo zuten autonomia-erkidegoei.

Kasu paradigmatikoa Katalunia da. Muturrera eramanda, bizilekua Katalunian daukan eta 400.000 euro irabazten dituen pertsona batek Madrilen bizi den beste pertsona batek baino 10.000 euro gehiago ordainduko ditu.

Artikulu honen datan, Nafarroak aldi baterako PFEZ igoera onetsi du 2012rako eta 2013rako. Igoera hori zerga-lurralde komunean ezarritakoa baino txikiagoa da. Izan ere, Nafarroako gobernuak otsaileko nominei aplikatuko diren errekargua 0 eta 5 puntu artekoa da, eta gobernu zentralak % 0,75 eta % 7 arteko igoera onetsi du. Horrela, nafarren zerga-ahalegin gehigarria lurralde komuneko biztanleen ahaleginaren % 70etik behera geratuko da.

Hiru foru aldundiek onartu dituzte 2012rako zenbait doikuntza PFEZetan etxebizitzagatiko desgrabazioetan.

Beraz, gaur egun, EAE atzean geratzen da, azpitik, errentagatiko zerga-ahaleginean. Bien bitartean, gainerako autonomia-erkidegoetan, 2012 eta 2013rako, PFEZagatiko zerga-presioa handitzearen aldeko dinamika indartsua gertatzen ari da.

Informazio gehiagorako:

http://www.clipmedia.net/ficheros/2012/01_ene/qa979.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude