FINALISTA gara, dagoeneko, zerbitzu publikoen bikaintasuna aitortzeko munduko sariketa garrantzitsuenean!!

Joan den otsailaren 27an jakitera eman genuen bezala, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak “Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan” izeneko proiektua aurkeztu zuen Nazio Batuek zerbitzu publikoari ematen dioten UNPSA) 2012 sarietara, zerbitzu publikoen bikaintasuna aitortzeko nazioarteko sari ospetsuenera, alegia.

Aurkeztutako proiektuak etxebizitzako politika publikoak diseinatzean herritarren partaidetzaren aldeko apustu berritzailea biltzen du, eta argi uzten du etxebizitzaren alorrean esku hartzen duten eragile sozial eta ekonomikoen arteko elkarrizketa eta lankidetzaren alde egiteko erabaki irmoa, baita herritarren eta Eusko Jaurlaritzako etxebizitza politikak diseinatzen dituztenen artean ere.

Oso proiektu trinkoa da, gizarte berrikuntza, transferigarritasuna, iraunkortasuna, demokrazia gardentasuna eta, batez ere, entzute aktiboa eta konpromiso partekatuari buruz ikasteko balio izan diguna.

Hemendik aurrera, Nazio Batuetako aztertzaileek hainbat motako informazioa eskatu ahal izango dute proiektua hobeto argitzeko eta identifikatzeko, eta egiaztatze sakonagoa egin nahi izanez gero, bisitan ere etorri ahal izango dira.

Maiatzean jakingo da kategoria bakoitzeko irabazlea nor den. Bitartean, berri onak iragartzen jarraitu eta “Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan” proiektua mundu mailan aitortua izango delakoan gaude. Eskerrik asko, modu batera edo bestera, hura posible egin duzuen guztioi.

Informazio gehiago:

http://www.unpan.org/unpsa

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to FINALISTA gara, dagoeneko, zerbitzu publikoen bikaintasuna aitortzeko munduko sariketa garrantzitsuenean!!

  1. esther says:

    Zorionak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude