ETXEBIZITZAKO BEHATOKIAREN JARDUNALDI BERRIA

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, 2012ko maiatzaren 23n, Gasteizko Lakua II Eraikineko Ekitaldi Aretoan, familien gainzorpetzeari buruzko lan eta hausnarketa jardunaldi bat egingo du; izan ere, gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoaren ondorioz, gero eta familia gehiagok dute arazo hori. Administrazioa, gizarte bazterketaren aurka borrokatzeko helburuarekin, arazo horretarako irtenbideak aurkitu nahian dabil gaur egun.

Jardunaldi honetan hausnartu eta eztabaidatu egingo da, erakunde publikoek, familien gainzorpetzearen arloko bitartekari gisa, gaur egun eta etorkizunean zer egin dezaketen aztertzeko. Irakaskuntzako eta herri administrazioetako adituek parte hartuko dute jardunaldian, eta beren ikuspegia azaltzeaz gain, familien gainzorpetzeari aurre egiteko irtenbideak ere proposatuko dituzte.

http://www.eventia.org/Gesconet/Portal/InicioPortal.asp?ConID=23&NombreC=Jornada%20Mediacion%20Hipotecaria&Idioma=E&%20Apartado=Inscripciones&SubApartado=&Pagina=LoginInscripciones&Conf_dcha=0&Conf_izda=0

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to ETXEBIZITZAKO BEHATOKIAREN JARDUNALDI BERRIA

  1. Agradeciado says:

    Una jornada brillante con unas exposiciones de nivel.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude