ESPAINIA ELGA-KO HERRIALDEEN BURU MISERIA INDIZEARI DAGOKIONEZ

Arthur Okun izan zen, garai hartan Estatu Batuetako presidente zen Lyndon B. Jonsonen aholkulari ekonomikoa, Miseria Indizea diseinatu zuena, langabezia-tasari inflazioa gehitzen bazitzaion miseria neur zitekeelako ideian oinarrituta.

Indizeak iragartzen duena da prezioak igotzen badira eta langabe kopurua igotzen bada, pobrezia igo egiten dela, zeren bi zenbateko horiek oso handiak direnean oso gaizkituta dagoen ekonomiaren, edo beste hitz batzuetan esanda, miseria-panoramaren sinonimoak baitira.

Aurtengo uztailean ELGAk emandako datuen arabera, ikus daiteke zenbatekoak atsekabegarriak direla Espainiaren kasuan:

Langabezia eta inflazioa biltzen dituen Miseria Indizea 26,2ra iritsi zen; aitzitik, gure inguruneko herrialdeetan, Frantzian edo Italian esaterako, 12,2 eta 13,4 zen, hurrenez hurren; eta, Norvegiako 3,5etik edo Suitzako 2,2tik urrun, jakina.

Baina okerragoa da enplegu eta inflazio horri zerga-arloko hazkundea eta defizita gehitzen zaienean, honako Super Miseria Indize hau lortzen baita: Espainia 31,2 puntura iristen da, ELGAko herrialdeetako batez bestekoa 13,2 izanik. Eta Norvegiak eskaintzen duen -8,5eko indize negatibotik edo Suitzako 0tik oso urrun.

Autonomia Erkidegoen arabera, aldeak nabarmenak dira: batzuk 30 puntutik gora daude (Andaluzia, Extremadura eta Gaztela-Mantxa); beste batzuetan, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoan esaterako, tasa oso txikia da: 15,5.

Andaluziako indizea 35 puntutik hurbil dago; Autonomia Erkidego horretan ari dira kalte handienak egiten langabezia eta inflazioa, nahiz eta, kontuan hartzen badugu inflazioari egonkor eusten zaiola lurralde osoan, enpleguaren tokiko narriaduraren ondorioz lortzen dira indize horiek.

Miseria-indizearen urte arteko balioespena osagaiaren eta eskualdeen arabera (portzentajezko puntuak, 2012ko I. hiruhilekoa)

Tasa de paro= Langabezia-tasa       Inflación= Inflazioa   Índice de miseria= Miseria-indizea

Beraz, desberdintasun mota horri erantzun diezaiokeen elementu bakarra enplegua da; izan ere, lan-merkatuaren inguruko urteko bigarren hiruhilekoko aurreikuspenen arabera, enpleguak ezin izango du Miseria Indizearen aurka borroka egin, zeren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera (BAI) % 24,4n baitago. Ehuneko horrek esan nahi du okupazioari dagokionez 52.000 pertsona gehiago izan direla eta 6.000 langabe gehiago.

Gainera, datu horiek, udaldikoak dira, enplegurako normalean nahiko positiboak izaten diren garaikoak.

2012ko hirugarren hiruhilekora iristen garenean, langabe kopurua, pentsatzekoa denez, martxoko datuetara itzuliko da: 17,3 milioi langabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://magnacarta2015.wordpress.com/misery-index/

http://www.lavanguardia.com/economia/20120712/54324810005/indice-de-miseria-de-espana-alcanza-26-4-mayor-de-ue.html

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude