DATORKIGUN ALOKAIRUAREN ERREFORMA…

Alokairua malgutzeko neurriei buruzko lege-proiektu berriak berritasun ugari dakartza ziurgabetasunez beteta dagoen alokairuen merkatura.

Begi-bistakoa dirudi alokairuko etxebizitza parkea gaur egungo eta aurreikusitako eskariaren baldintza ekonomiko eta finantzieroetara egokitu behar dela, lau helburu nagusi hauek lortze aldera:

  1. Alokairu-merkatua dinamizatzea
  2. Segurtasun juridikoa indartzea.
  3. Etxebizitza utzarazteko prozedura arautzeko modua hobetzea.
  4. Zerga-pizgarriak ezartzea.

Hona hemen lege-proiektuan bildutako aldaketa nagusiak:

a-    Alokairu-kontratuetako derrigorrezko luzapenak bost urtetik hiru urtera murriztuko dira, eta isilbidezko luzapena hiru urtekoa izan ordez, urte betekoa izango da. Beraz, alokairu-kontratuetako legezko iraupen muga 8 urtetik (5+3) erdira murriztuko da (3+1). Jakina, fidantza ere epe horretara egokituko da eta 3 urtean behin berrikusiko da.

b-    Prezioaren igoera ez da nahitaez KPI-ri lotuta egongo, eta aldeek askatasun osoz adostu ahal izango dute.

c-     Kontratuak hutsaltzeari dagokionez, errentariak hilabete lehenago jakinarazten badu etxebizitza utziko duela, ez du inolako kalte-ordainik ordaindu beharko, eta errentatzaileen kasuan,  bere ohiko bizilekurako (berarentzat, lehen graduko ahaideentzat edo ezkontidearentzat dibortzio kasuetan) berreskuratu nahi badu alokatutako etxea, bi hilabete lehenago jakinarazi beharko du.

d-    Errentamenduak Jabetzaren Erregistroan inskribatzea bultzatu nahi da. Errentamendua erregistratuta baldin badago, errentan emandako etxebizitza baten erosleak errentaria mantendu egin beharko du.

e-    Alokairua Erregistroan inskribatuta baldin badago, errentatzaileak azkarrago atera ahal izango ditu errentariak etxetik alokairua ordaintzen ez badute. Utzarazpen espressa izena eman zaio, eta ordaindu ez izanaren salaketa izapidetu ondoren, 10 bat egun nahikoak izango dira utzarazpen prozesua amaitzeko, baldin eta zordunak ez badu zorra ordaintzen.

f-      Eraikinen alokairuetarako Sozietateen Zergan %85eko hobari fiskalak daude aurreikusita. Nahikoak izango dira zortzi eta gutxienez hiru urteko eperako  (lehen hamar etxebizitza ziren eta sei urterako). Etxebizitzan egindako hobekuntzak eta berritzeak zerga-kenkari gisa aurkeztu ahal izango ditu errentariak.

Proiektuak erreakzio gogorrak sortu ditu, malgutze-neurriek errentarientzat babesik eza dakartzatelako, eskubide-murrizketa, kontratuen iraupenean egonkortasun gutxi, kontratuen hutsaltzea, eta abar. Neurri horien aldeko direnentzat, ordea, beharrezkoak ziren hutsik dauden etxebizitzak alokairu merkatuan sar daitezen.

Aurreikusitako arau aldaketa horiekin ez daude pozik, halaber, alokairu babestuaren sektorekoek, neurriak ez baitira nahikoak, haien ustez, ez errentatzaileentzat ez errentarientzat.

Nolanahi ere, alokairuaren merkatua dinamizatzea ez da erraza izango ezarritako neurriak gora behera, familien egoera ekonomikoak ez baitu familia berriak osatzen laguntzen.

Informazio gehiago:

http://www.lamoncloa.gob.es/ConsejodeMinistros/Enlaces/110512-enlacealquiler.htm

http://www.lamoncloa.gob.es/NR/rdonlyres/ED04AB90-0030-4B13-BB9F-CD1CE6BC203E/203043/20120511CMANTEPROYECTODELEYDEARRENDAMIENTOSURBANOS.pdf

http://noticias.fotocasa.es/radiografia-de-la-futura-ley-del-alquiler__13307.aspx

http://javiermariasblog.wordpress.com/2012/09/23/la-zona-fantasma-23-de-septiembre-de-2012-con-los-pies/

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to DATORKIGUN ALOKAIRUAREN ERREFORMA…

  1. Kaiso , pienso ke se tiene k estudiar por caso … caso , asi se sabra la berdad , se pendria k dar a los k de berdad lo necesitamos , pues asi no estariamos tan desigual la situacion , un arillo eta gero arte ¡.-

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude