AENORREK ZIURTAGIRIA EMAN DIO ETXEBIZITZAKO BEHATOKIARI

Duela gutxira arte Etxebizitzako Behatokia azterlan eta estatistiken biltegia baino ez zen, baina azken urteetan azterketa eta ebaluaziorako leku bihurtu da. Bada, ahalegin handiak eta hainbat ekintza egiten dira etxebizitzaren alorreko jakintzak helarazi eta sustatzeko.

Etxebizitzako Behatokiaren webgunea 2010. urtetik askoz gehiago azaltzen da komunikabideetan, eta gero eta sarriago ikusten da egunkari, irrati eta telebistek bertako informazioa erabiltzen dutela etxebizitzari buruzko datuak bildu eta aztertzeko. Argi ikus daiteke hori webgunearen bisitei buruzko datua aztertuta, % 185 handitu baita urte bitan.

Oihartzun publiko horrek Etxebizitzako Behatokiak lehendik ematen zuen kalitatezko zerbitzua akuilatu du eta, ondorioz, 2013an, sendo sartu da UNE-EN ISO 9001-2008 araua ziurtatzeko prozesuan, bezeroen eta herritarren gogobetetze-maila handitzearren.

Horrela bada, bai azterlan eta estatistikak sortzeko erabilitako prozesuak, bai behatokiaren webgunea kudeatu eta eguneratzeko erabilitakoak, bat etorri dira UNE-EN ISO 9001:2008 arauaren printzipioekin, eta horrek bermatu egiten du kalitatezko zerbitzua ematen dela, kudeaketa gardena egiten dela, eta emandako informazioa eta ondorioak fidagarriak direla.

Etxebizitzako Behatokian lan egiten dugun guztiontzat ohore handia da etengabeko hobekuntzarako hasi genuen bidean jarraitu ahal izatea eta erakunde independenteek ere baina, batez ere, herritarrek, aintzatesten dituzten kalitatezko zerbitzuak proposatzea.

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Comments are closed.