AUZOKO BERANKORRA BANKUA DENEAN

Finka Administratzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren arabera, bankuek 256 milioi euro zor dizkiete auzo-erkidegoei, partikularrak eta higiezinen enpresak etxegabetzeko prozesuen ostean eskuratzen dituzten etxebizitzetako erkidegoko kuotak ordaintzen ez dituztelako.

Egia da: ekonomia- eta finantza-krisi honen zenbait ondorio aurreikusteko zailak dira baina, behin agertuta, zentzugabeak ere badira. Gainera, beste behin, oso eragin negatiboa dute auzo-erkidegoengan eta eraikinak mantentzeko bidean.

Egindako kalkuluen arabera, auzo-erkidegoek 1.600 milioi euroko zorrarekin itxiko dute 2012. urtea. Zor horien zati handiena auzoko berankorrek eragin dute (% 47), atzetik dagoela sustatzaile eta eraikitzaileek (% 37) eta bankuek eragindako zorra, azken horiek 256 milioi baino gehiagoko zorra eragin baitute ordainagiriak ez ordaintzeagatik.

Berankorrak izan daitezkeen beste auzoko berezi batzuk higiezinaren sustatzaileak dira. Izan ere, 600 milioi euroko zor orokorra dute, eta horrenbestez, erkidego batzuetan ezin da galdara edo argia ordaindu higiezin gehienak oraindik sustatzailearenak direlako eta ez dituelako hileko ordainagiriak ordaintzen.

Horren guztiaren ondorioz, eraikina narriatzea eragiteaz gain, gutxieneko bizigarritasun-baldintzak narriatzea ere eragin daiteke, gainerako auzokoek ezin badute euren gain hartu ordaindu ez diren ordainagirien gainkostua.

Izan ere, higiezinen eta finantzen krisi hau artean azaleratu gabe zeuden toles ezkutuenak estalgabetzen dabil eta aurkikuntza horiek ez gaituzte epel utziko.

Informazio gehiago izateko:

http://www.cadenaser.com/espana/articulo/vecino-moroso-banco/csrcsrpor/20121123csrcsrnac_1/Tes

http://www.cgcafe.org/notasprensa/NOTA%20DE%20PRENSA_10_01_2013.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

3 Responses to AUZOKO BERANKORRA BANKUA DENEAN

  1. Okaban says:

    Sería de lo más interesante que los bancos tuvieran que pagar estos atrasos a los mismos tipos que interés que imponen ellos por impagos de hipotecas. Y si no pagaran, que la comunidad de propietarios pudiera “deshauciarles”.

  2. jose says:

    Los bancos a lo suyo. Mientras se les permita…

  3. Pablo says:

    Es una auténtica verguenza que los propios bancos que deshaucian por impago, sean los morosos. Realmente interesante… vaya país.