Eraikinak birgaitzera behartu ahal izango dute udalek, birgaitzeari buruz Gobernua prestatzen ari den lege berriarekin

Epe labur eta ertainera, oso nekez lagundu ahal izango da ekonomia hazten eta enplegua sortzen laguntzea, lurzoruak eraldatuz eta etxebizitzak eraikiz oraintsu arte lagundu izan den moduan.

Izan ere, gaur egun, Espainiako Estatuan, eskaera suspertu ezean, hurrengo 45 urteetan eraikitzeko beste lurzoru dago [1] , etxebizitza eraikinen stock larregi dago, eta eraiki eta saldu gabeko 900.000 unitate zenbatu daitezke.

Hala ere, arazoaren beste aldean, parke eraiki eta okupatua dago, eta argi dago parke horretan esku hartu behar dela hiri-birgaitzeko, -suspertzeko eta –berritzeko. Parke horretako % 58 baino gehiago 1980 baino lehenagokoa da, eta 6 milioi etxebizitzak baino gehiagok 50 urte baino gehiago ditu.

Euskadin, parke horren karakterizazioa ere ez da oso itxaropentsua. Eraikitako parkearen antzinatasunari buruz eskura dauden azken datuek erakusten dutenez, etxebizitzak 40 urtekoak dira, batez beste, eta 700.000 etxebizitza baino gehiago 1980 baino lehenago eraikitakoak dira.

Hortaz, Birgaitzeko Legetik sortzen den araudi berriak hainbat aldaketa garrantzitsu proposatzen ditu, zuzen-zuzen eragingo dutenak etxebizitza zaharretatik negozioa sortzen, premia duen parkea birgaitzen den bitartean.

Berririk garrantzitsuenen artean, nabarmendu behar da epeak jartzen direla, jabeen erkidegoek nahitaez egin beharreko  irisgarritasun- eta kontserbazio-obrak egiteko, Administrazio Zentralak eskaintzen duen tarte berezia amaitu eta gero.

Izan ere, 50 urtetik gora dituzten 6 milioi etxebizitzek 5 urteko epearen barruan bete beharko dituzte betebeharrak. Epe hori igaro, eta obrarik egin ezean, eraikinaren irisgarritasuna edo kontserbazioa birgaitu, berritu edo hobetzera behartu ahal izango ditu udalak, eta lan horiek egiteko agindu ahal izango du, edo, bestela, egin egingo ditu, jabeen kontura, eta diziplina- eta zehapen-neurriak jarriko ditu.

Era berean, laguntza publikorik eskatu baino lehen, Eraikina Ebaluatzeko Txostena eginda izatea ere ezarriko da, dokumentu horren gainean egingo baitira gero birgaitze-lanak.

Horrez gain, udalen % 95era zabaltzen da eraikin kolektiboak kontserbatzeko beharra; izan ere, lehen, 25.000 biztanletik gorakoek ez zuten betebehar hori, baina orain  7.700tik gorakoentzat ere jasotzen da betebehar hori.

Bestalde, eskubide osoko elkarte modura eratzen uzten zaie jabeen erkidego, auzo-elkarte edo –kooperatibei, horrela errazago lor dezaten birgaitzeko behar duten finantza-bidea.

Eta obra txikiak egiteko laguntza publikoak jasotzeko aukera ere ematen da; aldi berean, jabeen erkidegoek erabakitzeko duten araudia sinplifikatzen da, horrelako jarduerarik blokeatu ez dadin.

Azken finean, eraikuntzako azpi-sektore bat sustatu eta horretan eragiten da; izan ere, EBren aldean, oso portzentaje baxua du, eta higiezinen sektorea berregituratu , eta hazkunde ekonomikoa eta enplegua sustatu ahal ditu, epe laburrean.

 

Argibide gehiago:

http://www.coaatmu.es/descargas/Anteproyecto-rehabilitacion-regeneracion.pdf

http://www.economistas.org/Contenido/Consejo/ResumenPrensa/1_2013/10_MARZO/12-03-13/1_alcaldes.pdf

http://www.eustat.es/elementos/ele0009900/ti_Informe_Socioeconomico_de_la_CA_de_Euskadi_2012_Vivienda_PDF_408KB/inf0009900_c.pdf



[1] Hirigintza-informazioko Sistema eta Espainikako bizitegi-sektoreen gaineko azterlana 2011.  Sustapen Ministerioa

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to Eraikinak birgaitzera behartu ahal izango dute udalek, birgaitzeari buruz Gobernua prestatzen ari den lege berriarekin

  1. I really enjoy the blog.Much thanks again. Great.