Gobernu Zentralak egindako hipoteka-legearen erreforma berriak ez du ordainetan emateko aukera aurreikusten

 

Hainbat pertsonak eskatu dute ordainetan emateko aukera unibertsala ezartzeko Espainiako hipoteka-sisteman, beste hainbat herrialdetan ezarrita dagoen moduan, esaterako Frantzian edo Ameriketako Estatu Batuetan. 

Tamalez, etxegabetzeak gero eta gehiago dira ekonomia- eta finantza-krisia hasi zenetik eta, ondorioz, askok uste zuten baliabide hori aukera ona zela ordainketak ez egiteagatik etxebizitzak utzi behar zituzten pertsonen gabeziei amaiera duina emateko. 

Gaur egun Diputatuen Kongresuan egiten dabiltzan lege-proposamenak entzungor egiten die ordainketa-sistema hori eskatzen duten gizarte-presioei. Horrela, urtu egin da onartutako demanda eta zuzenketen artean, eta Jardunbide Egokien Kodearen baitan uzten du finantza-erakundeek onartzeko aukera. Bitartean, etorkizuneko zordunak sendotu nahi dituzten beste berezitasun batzuk aztertzen dira.

Honako hauek dira, besteak beste, berritasun garrantzitsuenak:

  •  4 aldiz handitu IPREM (25.300 € urtean) Jardunbide Egokien Kodeko baldintzak eskuratu ahal izateko atalasea, baldin eta oso ondo zehaztutako gizarte-inguruabar jakin batzuk betetzen badira. Halaber, hipoteken abal-emaileei era berean aplikatuko zaie Jardunbide Egokien Kodea euren ohiko etxebizitzari dagokionez.
  • Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak kontratuetako neurrigabeko klausulen aurrean herritarrek duten babesgabetasunari buruzko epai batean adierazi zuen bezala, epaileek, orain, aukera dute etxegabetzeko prozesu bat gelditzeko kontratuak horrelako klausulak dituen ebazten den arte.
  • Higiezinaren enkantea aldatu da eta, horrela, ezin izango da tasazio-balioaren % 75 baino gutxiagoko eskaintza egin enkantean.
  • Finantza-erakundeak hipotekatuak hiru kuota ez ordaindu arte itxaron beharko du egikaritze-prozesu bat hasteko, eta ez-ordaintze horiek ez dute zertan elkarren segidakoak izan.
  • Berandutzako interesak (hipotekatua ordaintzen berandutzen denean bankuak kobratzen dituen interesak) % 12ra mugatu dira (diruaren legezko interesa —% 4— halako hiru), ez bakarrik ez ordaintzetik sortutako interesetarako, baizik eta ordaindu ez direnetatik sortutakoetarako ere.

Nolanahi ere, dokumentuaren azken bertsioa irakurri arte itxaron beharko da, nahiz eta ez den aldaketa handirik espero.

 

Argibide gehiago:

http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/acierto-abril/vivienda/noticias/4704665/03/13/El-juez-paralizara-en-diez-dias-un-desahucio-si-aprecia-abuso.html

http://www.elconfidencial.com/vivienda/2013/01/30/el-gobierno-limita-los-intereses-de-demora-al-12-pero-sin-caracter-retroactivo-113903/

 

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to Gobernu Zentralak egindako hipoteka-legearen erreforma berriak ez du ordainetan emateko aukera aurreikusten

  1. maillot psg says:

    Hey, thanks for the blog article.Really looking forward to read more. Will read on…