Abian jarri da eraikineko energia-etiketaren betebeharra

2013ko ekainaren 1etik, Euskadiko eraikinek energia-kalifikazioa eta -ziurtagiria lortzeko betebeharra dute, salgai edo alokairuan jarriz gero.

Europako Batasunak iraunkortasunari buruz eskatzen duen araudia da, eraikinen energia-ziurtagiriaren beharra ezartzen duena; eta, era berean, estatu bakoitzean aparteko kontrol-sistema eskatzen du, emandako ziurtagirien kalitatea ziurtatzeko asmoz.

Energia-kalifikazioa da eraikinak behar duen energia-kontsumoa neurtzeak emandako emaitza, funtzionamendu- eta okupazio-baldintza arruntetan. Kalifikazioa hainbat letraren bidez gauzatzen da, G-tik, eraginkortasun gutxieneko eraikina, A-ra, eraginkortasun handieneko eraikina.

Energia-ziurtagiria da eraikinaren energia-kalifikazioa egiaztatzeko prozesua, ziurtagiri batean gauzatuta, eta etxetresna elektrikoek zuten antzeko etiketa batez identifikatzen da.

 

Energia-ziurtagiri horrek azpimarratu nahi du etxebizitzaren energia-kontsumoaren egokitasuna eta, beraz, higiezin bat erosterakoan edo alokatzerakoan, aurretik jakin daiteke zein portaera eta energia-gastua izango duen eta higiezinen merkatuan eskainitako beste batzuekin alderatu.

Energia-ziurtagiria izateko betebeharra hauek dute:

  • Eraikuntza berriko eraikinak
  • Salduko diren edo maizter berri batek alokatuko dituen eraikinak edo eraikinen zatiak. Erakinaren zatiarekin ulertu behar dugu aparteko erabilera duen edo beste titulartasun juridiko bat duen eraikin edo lokal bateko unitatea, solairua, etxebizitza edo apartamendua, aparteko erabilera izateko diseinatuta edo aldatuta.
  • Entitate publiko batek 250 m2tik gorako azalera okupatzen duen eraikinean edo eraikinaren zatian eta jende asko ibili ohi bada.

Ziurtagiri hori 10 urtetarako izango da eta, epea igaro ondoren, berritu beharko da. Eta energia-etiketa eska daitekeen guztietan, etiketa argi eta garbi agertu beharko da, nabarmen.

Ziurtagiria ez izateagatik lor daitezkeen zehapenak arinak izan daitezke 300€koak edota oso larriak 6.000 eurokoak

 

Argibide gehiago:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-in0100/es/contenidos/informacion/eficacia_energetica/es_eficacia/preguntas.html

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Comments are closed.