BANKUEK BIGUNDU EGIN DITUZTE FAMILIEI EZARRITAKO BALDINTZAK

Dirudienez, adore guztiarekin ere, nekez begiztatu daiteke etorkizun samurrago bat etxebizitzaren munduan.

Europako Banku Zentralaren iraileko buletinak azpimarratu duenez, leundu egin dira familiei hipoteka-maileguak emateko irizpideak, urteko bigarren hiruhilekoekin konparatuz gero.

Zer esan nahi du horrek, orduan? Bankuek euren birkapitalizazio-prozesua amaitu, balantzeetatik aktibo toxikoetarik asko atera eta erreskatea itxi ondoren, kredituaren jarioa ikusten hasiko garela?

Ez. Finantzaketari jarritako murrizketak muga zaizkio ─oraindik─ ekonomiaren epe laburreko eta ertaineko aldaketari, eta areagotuz doaz arrisku halako bat duten kreditu berriei aplikatzen zaizkien marjinak.

Etxebizitza erosteko eskari apala are gehiago moteldu du horrek: behea jo dute hipotekek 2013ko uztailean, iazko hil berean baino % 43 gutxiago izateraino.

Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan, uztailean, etxebizitzen gaineko 936 hipoteka besterik ez da eratu: 2012ko hil berean baino % 30 gutxiago.

Etxebizitzetarako kredituei aplikatu zaien batez besteko interes-tasak % 4,40 jo du, 2012ko uztailekoa baino % 3,8 gehiago: lehiakorra den arren, ez du nahikoa ematen hipoteka gehiago era dadin.

Horiek horrela, ezin esan behea jo dugunik. Analista batzuen ustez, doiketaren bat edo beste falta da oraindik; gehiengoak, ordea, halako optimismo batez interpretatzen ditu datuok.

Argibide gehiago:

http://www.bde.es/f/webbde/SES/Secciones/Publicaciones/PublicacionesBCE/BoletinMensualBCE/13/Fich/bm1309.pdf

http://cincodias.com/cincodias/2013/09/26/mercados/1380189156_661207.html

http://www.ine.es/daco/daco42/daco426/h0713.pdf

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Comments are closed.