EUSKADIN, ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA ESTATUKO ARAUDIAK ERAIKINAK EBALUATZEKO ESKATZEN DUEN TXOSTENA IZANGO DA

Watch video: Persuasive Essays

Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak akordio batera iritsi dira Birgaitzeari, hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzko 8/2013 Legea interpretatzeko moduari dagokionez, sei hilabetez negoziatzen aritu ondoren. Besteak beste, erabaki dute Eraikinak Ebaluatzeko Estatuko Txostenak ez duela ordeztuko Euskadiko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, eta Euskadiko legeak finkatzen duen txostena izango dela eskatuko dena.

Estatuko Administrazioak eta Euskadikoak ezberdin interpretatzen zituzten aipatutako 8/2013 Legearen 4, 7, 8, 10.1, 10.3, 10.4, 11 eta 12. artikuluak; ondorioz, Eusko Jaurlaritzak konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jarri zuen, lurraldearen antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan esleituta zituen eskumenak errespetatzen ez zitzaizkiolako.

Akordioaren edukia Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiak 2014ko martxoaren 31n emandako ebazpenean dago jasota. Bertan, argitu egin dira eskumenen aldetik zeuden desadostasunak, eta askoz ere logika zabalago batetik aztertu dira desberdintasunak. Alderdi nagusiak ondoko hauek dira: eraikinen kontserbazio-egoerari buruzko ebaluazioa, irisgarritasun unibertsala eta desgaitasuna duten pertsonekiko bereizkeria eza. Hortaz, Estatuko araudiaren arabera nahitaez egin behar diren azterketak egiten eta datuak biltzen dituen araurik egonez gero autonomia-erkidegoan edo udalerrian, horixe eskatuko da.

Bestetik, eraikinak birgaitzeko eta hiri-berroneratze eta berrikuntzarako jarduerek ez dute hirigintzako antolamendua aldatzen. Horrez gain, argitzen da irisgarritasunaren ondorioz edo eskaera energetikoa % 30 gutxitzen delako azalera askeak edo jabari publikokoak hartzen badira, horiek ez direla zenbatuko bolumen eraikigarriari begira.

Autonomia-erkidegoko hirigintzako araudiak baliabideak garatu behar ditu eraikinak birgaitzeko eta hiri-berroneratze eta berrikuntzarako jardueren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Azkenik, administrazio jardulearen aldeko lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideen mende dauden kasuetan, autonomia-erkidegoko legeria ezarriko da.

Laburbilduz, onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-araudiak berme aski dituela eraikinen ikuskapenek eta birgaitzeko jarduerek finkatutako helburuak behar adina bermez bete daitezen.

Informazio gehiago:

http://www.irekia.euskadi.net/es/news/18506-los-gobiernos-vasco-espanol-acuerdan-ley-rehabilitacion-regeneracion-renovacion-urbanas

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2014/04/1401642a.shtml

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to EUSKADIN, ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA ESTATUKO ARAUDIAK ERAIKINAK EBALUATZEKO ESKATZEN DUEN TXOSTENA IZANGO DA

  1. Enhorabuena por el trabajo realizado.

    Haré difusión de este importante acuerdo alcanzado en mi blog