ETXEBIZITZA HUTSAK NAZIOARTEAN

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, etxebizitza hutsen ehunekoa puntu bat jaitsi da azken hamarkadan: 2001ean % 14,8koa zen, 2011n, % 13,7koa. Ehuneko horiek 1981ean iritsitako balio gorenetik urrun daude, orduan, 14,7 milioi etxebizitzetatik % 16,3 hutsik zeuden eta.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren 2013ko etxebizitza hutsen gaineko datuen arabera, gurean, etxebizitza hutsak % 8,7 dira, baina % 6koa litzateke sasoi baterako etxebizitzak zenbatu gabe.

Izan ere, Euskadiko datuak ez du zerikusirik beste autonomia-erkidego batzuetakoekin. Aldeak handiak izan dira, baina horrek ez du eragotzi atzipen- eta mobilizazio-politiken ezarpena.

Etxebizitza hutsen arazoa dela eta kritika gogorrak egin dira, higiezinen burbuila eta adreilu-ekoizpen demasean oinarritutako ekonomia salatuta. Orain, ordea, Europako herrialde horiek berenean dute arazoa.

Esaterako, Europako estatistika berrienen arabera, Frantzian 2,4 milioi etxebizitza huts dago (Estatistikako eta Azterlan Ekonomikoen Institutu Nazionala, 2013); alegia, % 7,3. Erresuma Batuan, aldiz, 845.000 etxebizitza huts dago (Empty Homes Satatistics, 2013ko urria). Gainera, The Guardian egunkariaren arabera, Alemanian 1,8 milioi etxebizitza huts eta Italian 2 eta 2,7 milioi etxebizitza huts artean daude.

Antza, arazoa krisi ekonomiko eta finantzarioaren sorburuko herrialdeetara kutsatu da. Amerikako Estatu Batuetan, US Census Bureauren arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, etxebizitza hutsak % 13,8 dira (sasoiko etxebizitzen ehunekoa, % 3,4, zenbatu gabe); alegia, erabiltzen ez diren milioika etxebizitza daude lurralde hartan.

Arazoaren munta agerian uzten duten datuak dira. Hori horrela, irtenbide bila dihardute inplikatutako administrazio publikoak.

Historikoki, Europa izan da etxebizitza hutsen arloko politikak ezartzeko ipar-izarra. Alokairu-dinamika, adibidez, baina baita etxebizitzak ez erabiltzeagatiko isunak ere. Ez dira horiek bezainbeste lehenetsi neurri gogorragoak, eraispena eta/edo okupazioa, kasu.

Euskadin, ezagunak dira Biziguneren eta ASAPen mobilizazio-politikak: 5.200 etxebizitza huts etxe-premia zuten herritarrek erabiltzea lortu dute.

Hala ere, epe laburrean, herrialde mugakideetako disuasio-politikak (desjabetzeko aukera, zerga igoerak, etab.) eta mobilizazio-politikak ez dira aski sakonak gertatu oraindik ere erabili gabe dauden milioika etxebizitza hutsak azaleratzeko.

 

Informazio gehiago:

http://www.theguardian.com/society/2014/feb/23/europe-11m-empty-properties-enough-house-homeless-continent-twice

http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/aciertoj/vivienda/noticias/5566736/02/14/Que-se-esta-haciendo-mal-en-el-inmobiliario-11-millones-de-viviendas-estan-vacias-en-la-UE.html#.Kku8OEGY5NmeMJu

http://www.realtytrac.com/content/news-and-opinion/americas-142-million-vacant-homes-a-national-crisis-7723

http://www.census.gov/housing/hvs/files/qtr114/q114press.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude