ESTATUAREN ZERGA-ERREFORMAK ALOKAIRUAGATIKO DESGRABAZIOA EZABATZEN DU

Etxebizitza bat alokatzeak ez du desgrabatuko Estatuaren Ogasunean. Prestatzen ari den zerga-erreformak ez du hobaririk onartuko alokairu berriengatik, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Ez dirudi alokairuaren aldeko apustu irmoa hainbesterainokoa denik, eta, erosketaren tratamendu berbera ematea arrazoitzat hartuta, zerga-kargaren murrizketa garrantzitsua, alokairuaren pizgarria eta beltzean egindako alokairuak azaleratzea lekarkeen desgrabazioa desagerrarazten da.

Gogoan izan behar dugu egungo araudiarekin jabeek kobratutako kopuruen % 100era arte desgrabatu dezaketela maizterra 18 eta 30 urte bitarteko bada, edo 18 urtetik 35era bitartekoa, kontratua 2010. urtea baino lehenagokoa bada. Desgrabazioa % 60koa da errentatzailea 35 urtetik gorakoa bada.

Orain, maizterrak 30 urte baino gutxiago baditu, jabearen diru-sarrerak ez dira zergak ordaintzetik salbuetsita egongo; izan ere, murrizketa % 100etik erdira jaitsiko da, eta, 30 urte baino gehiagokoa bada, % 60tik % 50era. Hau da, adinagatiko bereizketa ezabatu egiten da.

Maizterrari dagokionez, amaitu egiten da desgrabazioa, zeina % 10,05ekoa baitzen, 9.040 euroko mugarekin, urtean 24.107,20 euroko errentak zituztenentzat. Desgrabazio hori, gainera, bateragarria zen autonomia-erkidego gehienetako kenkari autonomikoarekin.

Neurri horiek, beraz, etengabe ahotan eduki den alokairua sustatzeko politikaren guztiz aurkakoak dira, eta Etxebizitzen alokairua bultzatzeko, eraikinen birgaitzea bultzatzeko eta hiri-berroneratzea eta -berrikuntza bultzatzeko Estatu Plana, 2013-2016, onartu zenetik eratuz joan den etxebizitzarako irispidearen inguruko zutabe nagusietako bat ahultzen du.

Edonola ere, arau berri horrek ez ditu autonomia-erkidegoen mende dauden kenkariak, horiek izango baitira, alokairuari  dagokionez, 2015eko zerga-aldian bere horretan iraungo duten bakarrak.

Hori dela-eta, Euskadiren kasuan, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik zerga-aldian ordaindutako kopuruen % 20ko kenkaria egiten jarraituko da, urtean 1.600 euroko mugarekin.

 

Informazio gehiago:

http://estaticos.elmundo.es/suvivienda/documentos/reformafiscal.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

6 Responses to ESTATUAREN ZERGA-ERREFORMAK ALOKAIRUAGATIKO DESGRABAZIOA EZABATZEN DU

  1. aitor says:

    Buenos días.
    Tengo 37 anís y vivo en Vitoria de alquiler. Este año puedo deducirne el alquiler en la próxima declaración de la renta? Este sera el ultimo año?

  2. Ramón says:

    Estaba trabajando en Madrid hasta 31 de octubre de 2015 acogiéndome a la deducción por alquiler al ser el contrato anterior al 2015. El 1 de noviembre me traslado a Bilbao por motivos de trabajo y realizo otro contrato de alquiler en Bilbao en esa fecha.
    En la declaración del IRPF del 2015 me puedo acoger a la deducción por alquiler de los 10 meses que he vivido en Madrid tanto de la parte estatal como la autonómica. En el Pais Vasco no hay deducción por la parte estatal, ¿me puedo acoger a la deducción autonómica por los dos últimos meses que he residido allí de alquiler?
    Gracias por su respuesta.

    • OVV says:

      Buenos días Ramón.

      Por prudencia, lo más adecuado es que dirijas esta pregunta a la Hacienda Foral de Bizkaia.

      Un saludo

      OVV

  3. Itziar says:

    Buenos días,

    Soy una joven de Bilbao que firma contrato de alquiler este viernes. Tengo 23 años y por lo que había mirado me desgrava el alquiler un 25% por ser menor de 30 años. ¿Esto sigue siendo así? Necesito información del tema.

    Muchas gracias.

    • OVV says:

      Hola Itziar.

      Efectivamente, en Euskadi se siguen manteniendo los mismos porcentajes en la desgravación de vivienda en alquiler:

      Se podrán aplicar una de las dos siguientes deducciones:

      El 20% de las cantidades satisfechas en el período impositivo con el límite de deducción de 1.600 euros anuales.
      El 25% de las cantidades satisfechas en el período impositivo con un límite de deducción de 2.000 euros anuales cuando se trate de contribuyentes en los que concurra cualquiera de las siguientes circunstancias:
      Que el contribuyente sea menor de 30 años.
      Que el contribuyente sea titular de familia numerosa.

      Un saludo

      Observatorio Vasco de Vivienda

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude