2015: ETXEBIZITZA-SEKTOREAREN PERSPEKTIBAK

Adituek diote higiezinen merkatua hobetu bai, zertxobait hobetuko dela 2015ean, baina ez dela bere onera bueltatuko.

Erraza zen: aurreko 7 urteetan sektoreak atzerakada handia izan duenez, erlatiboki erraza zen 2014ko zenbaki adore-emaileen ondoren urte berria itxaropentsuagoa izatea.

Ziklo berri bat al da? Ez, oraindik ezin da esan joera-aldaketa iritsi denik. Zuhurrak izan behar dugu nazioarteko nahiz barruko ekonomiarekiko hain mendekotasun handia duen sektore honekin.

Etxeetako eros-ahalmen txikia, hipotekek ezartzen dituzten mugak, daukagun gain-eskaria, etxebizitzaren prezioaren doikuntzak, eta, batez ere enplegua izango dira sektorearen 2015eko bidea baldintzatuko duten faktore garrantzitsuenak. Hori dela-eta, hainbat abiaduratara mugitzen den merkatuaz hitz egin dezakegu. Zenbait eremu geografikotan, etxebizitza-salerosketaren gorakada eta goranzko prezioak ikusiko ditugu eta, beste zenbaitetan, aldiz, igoera apalagoa edo atzerakada.

Merkatua askoz ere selektiboagoa da orain. Barrutiak, auzoak, eta prezio eta diru-sarreren mailak selekzionatzen ditu.

Hipoteka-maileguak eskuratzeko baldintzak ez dira arinduko 2015ean, baina kredituaren iturria irekitzera doala ematen du. Izan ere, finantza-sistemak bere gainesposizioa garbitzen jarraitu behar duen arren, interes-tipo baxuek hedapen handiagoko urtea izango dela aurreikusten dute.

Europako aurreikuspenak

Euroconstruct-en arabera, 2015-2017 aldian zehar urtean % 2,1 eta % 2,2 arteko hazkundea espero da. Baina herrialde guztiak ez dira aldi berean sartuko ziklo positibo berrian.

Zentzu horretan, 2016 arte itxoin beharko dugu hazkunde-tasa positiboen egoera globalera iristeko, nahiz eta orduan ere sektoreak ezingo duen egiaztatu erabat bere onera bueltatu dela.

Izan ere, merkatuko segmentu guztiek ez baitute aldi berean erreakzionatzen: bizitegitarako eraikinek zaila izango dute gora joatea, bizitegitarako ez diren eraikinek ere zailtasuna izango dute martxan jartzeko; birgaitzeak izango dira, seguruenik, epe labur eta luzean abiadura aipagarriak izango dituztenak, baita ingeniaritza zibila ere (jo du lurra, eta orain poliki-poliki hobetzen joan beste biderik ez du).

Euskadi

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak aurreikusitakoaren arabera, % 1,7ko hazkunde ekonomikoa izango da 2015ean.

Ezaugarri aipagarri moduan esan dezakegu barne-eskaria indartuz joango dela, euskal ekonomiaren motore nagusi bihurtu arte.

Eraikuntzaren sektoreari dagokionez, hazkunde-tasa positiboak aurreikusten dira. Higiezinen jarduen, aldiz, etxebizitza-eskaintza doituz joango da eta eskaria, berriz, gorantz, hipoteka-interes baxuei esker. Lan-merkatuari dagokionez, enplegu-tasaren batez besteko bariazioa % 0,7koa izatea aurreikusten da.

Laburbilduz, bada esperantzarako motiborik, baina zuhurrak izan behar dugu, sektorea baldintzatzen duten faktoreek 2015ean egoera oso desberdinak eragin baititzakete.

Informazio gehiago:

http://www.expansion.com/2014/12/26/economia/1419622057.html

http://www.elmundo.es/economia/2015/01/09/54aed1f2268e3e9b378b4570.html

http://www.euroconstruct.org/pressinfo/pressinfo.php

http://itec.cat/wp-content/uploads/2014/11/ndp-itec-euroconstruct-cas-25-11-2014.pdf

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/contenidos/informacion/menu_dep/es_previs/adjuntos/previsiones%20economicas_2_e.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude