HIPOTEKA MERKATUAREN AZTERKETA 2015EKO LEHEN HIRUHILEKOAN

Espainiako Hipoteka Elkarteak (AHE) 2015eko lehen hiruhileroko informazio-buletina argitaratu du. Oso txosten osatua da eta finantza- eta higiezin-aktibo elkartuen erradiografia eskaintzen du.

Bereziki, 2007ko krisiaren hasieratik, bankuko maileguen erreferentzia-indizea izan da atentzio gehiena eman duen adierazleetako bat; izan ere, beherakada inportanteak jasan ditu, ekainean gutxieneko historikora iritsi arte: 0,163. Gogora dezagun, 2014ko irailetik, politika monetarioaren interes-tasa askoz baxuagoa dela: % 0,05.

Hala ere, kontratatzen diren hipotekak ez dira jaitsi aldi berean eta, urtearen lehen hiruhilekoan, aldiz, gora egin du kontratazioaren benetako tasak 2,68ra.

Hipotekaren bataz besteko zenbatekoari dagokionez, pixka bat igo da 105.756 €tara, maileguaren bataz bestekoa 515 € izanik.

Blogaren beste artikulu batean esan bezala (http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.net/2015/07/16/el-efecto-mariposa-de-grecia/), gero eta tasa finkoko mailegu gehiago dago, tasa aldagarrietan oinarritzen direnen aldera; batez ere, urte 1etik 5 urterako kontratatutakoak: Honezkero, % 32,8 dira (2007an, berriz, % 6,5).

2014ko ekainetik hona, oso bestelakoa da familien kredituaren zalantzagarritasunaren portaera, kontuan izanik zertarako eskatu den. Etxebizitzak erosteko, gero eta zalantza gutxiago dago eta guztiaren % 5,82 hartu du. Gora egin dute, berriz, lurrak erosteko erabili direnek, % 10,42. Eta ea berdintsu geratu dira berritzera zuzendutakoak (% 7,23).

Ildo horretatik AHEk deskribatu bezala, aipatu behar da finantza-erakundeek ea hirurogeita hamar mila higiezin-hipoteka aldatu dituztela berritze edo subrogazioen bidez, aurtengo apirilera arte. Edonola ere, zenbaki hura oso urruti dago 2009ko eta 2010eko zifretatik (531.610 eta laurehun eta berrogeita hamar mila baino gehiago, hurrenez hurren).

Higiezinak produzitze eta eraikitzeari dagokionez, txostenak ematen du halako esperantza berreskuratzen duela sektorerako, zuhurtasun handiz bada ere, eta, jakina, sektorearen urrezko aroetako datuekin konparaziorik ez duten datuekin. Urtearen lehen lau hilabeteetan, etxebizitzen ekoizpen berriak % 21eko igoera izan zuen (aurreko urteko aldi beraren aldean), guztira 23.667 etxebizitza.

Azken finean, ikerketa honek islatzen du hipoteka-kredituari egokitzeko erritmoaren abiadura moteltzeko joera eta bat egiten du, 2015eko lehen hilabeteetan, etxebizitzak sortzeko igoera txikiarekin eta higiezinen transakzioekin.

Goizegi da oraindik ere sektorea suspertzen ari dela esateko.

Informazio gehiago:

http://www.ahe.es/bocms/sites/ahenew/sala-de-prensa/destacados/archivos/Boletin-trimestral-AHE-1T2015.pdf

http://www.ahe.es/bocms/sites/ahenew/sala-de-prensa/destacados/archivos/titulos-hipotecarios-jun-15.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude