ETXEBIZITZA BABESTUEN KALIFIKAZIOAREN IRAUPENARI BURUZKO BENCHMARKINGA AUTONOMIA-ERKIDEGO BAKOITZEAN

photo-1466150186684-fe056d25af642003an, Euskal Autonomia Erkidegoa izan zen lehen autonomia-erkidegoa, eta, bakarra, bere etxebizitza babestu guztietan BOE kalifikazio iraunkorra sartzen.

Diru publikoarekin etxebizitzaren espekulazioa egitearen kontrako neurria izan zen. Horren arabera, etxebizitza babestuko parkearen funtzio soziala ikuskatzeko sistema ezarriko litzateke kontrol-ondorio garrantzitsu gisa.

Hala eta guztiz, baliabide publikoen eraginkortasunaren eta ekitatearen aldeko apustu sendo horrek ez du eragin antzeko beste araudi autonomikorik sortzerik. Estatuko geografia osoan barna aplikatu diren etxebizitza-politiketan ez da orain arte etxebizitza babestuen kalifikazio iraunkor hori jaso.

Babes ofizialeko etxebizitzen salmentaren kasuan, kalifikazio-aldirik hedatuena (aldi horren ondoren etxebizitza babestuak etxebizitza libre bihurtzen dira) 30 urtekoa da (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Galizia, Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Nafarroa). Hala ere, beste batzuek 20 urtetan ezartzen dute aldi hori, behin betiko kalifikazioa egiten denetik (Extremadura, Errioxa).

Nahitaezko aldia amaitu baino lehengoko deskalifikazioari dagokionez, autonomia-erkidego batzuetan ez da halakorik ahalbidetzen, besteak beste Andaluzian, Asturiasen, Balearretan, Kanariar Uharteetan, Gaztela-Mantxan -tipologiaren batean salbu-, Katalunian, Madrilen, Galizian -salbuespen kasuetan ezik-, Murtzian, Nafarroan eta Valentzian. Beste batzuek, ordea, aukera hori ematen dute, esate baterako, Kantabriak, Extremadurak (hamar urte eta laguntzak itzuli gabe), Aragoik (aldi ezberdinak, tipologiaren arabera), Gaztela eta Leonek eta Errioxak (promozio publikokoa edo pribatukoa den kontuan hartuta).

Euskal Autonomia Erkidegoan deskalifikazioa aurreikusten da, soilik ostatua emateko etxebizitzen kasuan (desjabetzeetan). Halakoetan, deskalifikatu egin ahalko dira, ostatua emango zaien pertsonek edo kausadunek hala eskatzen badute, kalifikazioaren datatik 20 urte igaro eta gero.

Madrilgo Autonomia Erkidegoan, babesaren iraupena 15 urtekoa da behin betiko kalifikazioa ematen zaionetik, oinarrizko babes ofizialeko etxebizitzaren kasuan, prezio mugatuko etxebizitzaren kasuan eta oinarrizko prezioko eta prezio mugatuko alokairuaren kasuan; bestalde, iraupen hori 10 urtekoa da, soilik erosketa-aukera ematen duen edo gazteentzako erosketa-aukera ematen duen alokairurako etxebizitza publikoaren kasuan.

Kataluniako erkidegoan urteren bat gehitzen da, hainbat faktoreren arabera: behin betiko kalifikaziotik 30 urte babes ofizialeko etxebizitzarako lurzoruan, eta laguntza zuzenekin, eta 10 urte laguntza zuzenik gabe; kalifikaziotik 20 urte gainerako kasuetan, besteak beste azalera-eskubidea tartean denean; eta 10 urte sustatzaileak 10 urtean alokairu-konpromisoa erakusten badu.

Argi dago kalifikazioaren nahitaezko aldiak zehazten dituen filosofia horren atzean etxebizitzaren politika publikoa ulertzeko modu askotarikoak daudela, eta, kasu batzuetan, ikuspegi horiek kontrako poloetan aurkitzen direla.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.viviendaprotegida.com/

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude