EROSI, ALOKATZEKO: GORANZKO ERRENTAGARRITASUNA

Etxebizitzaren sektorea konplexua, poliedrikoa eta zaila da planifikatu edota ulertzeko.

Ekonomia eta finantza erritmoaren aldaketa dramatikoa ekarri duen garai oso zailaren ondoren, goranzko joerari eutsi omen dio, iraganeko akatsak zuzenduz eta, agian, beste batzuk eraginez.

Invermax-en arabera, alokairuan dauden etxebizitzen errentagarritasunari buruzko txostenean jaso bezala, geroago errentatzeko etxebizitzan inbertitzea egungo beste finantza aktibo batzuk baino askoz etekin handiagoa ari da ematen. Hortaz, etxebizitza berriz ere aktibo oso erakargarria da.

Izan ere, probintziako hiriburu nagusietan, errentagarritasun gordina ia % 6 da.  Izatez, Gasteiz da inbertsio mota horretarako hiribururik erakargarriena.  Alokairuaren batez besteko errentagarritasun gordina % 6,76 da (Madrilen esaterako, konparatzeagatik, % 5,70 baino ez da edo Bartzelonan, % 5,64); Bilbon, berriz, % 5,38, hots, pixka bat txikiagoa.

Aldaketek eragin handia dute merkatu horretan. Adibidez, honako hauek izan dezakete eragina: intereseko eremuko erosketa prezioak, bertako enpleguak, gazteen kontratazioen prekarietatea, gazteok etxebizitza lehenengoz eskuratzeko duten aukera, maizterren batez besteko kaudimena, alokairurako laguntzak eta abar.

Bistakoa denez, errentamendu eskaintza oso handia izateak mota horretako inbertitzaileak (funts txikiak, ertainak eta handiak) ekarri ditu.

EAEko higiezinen arloko eskaintzaren estatistikaren arabera, 2017ko hiruhilekoan, Euskadiko markatu librean eskainitako etxebizitzen batez besteko errenta 897 € zen hilean, hots, urte arteko igoera % 2,7 da.

Eta Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko alokairuan 2017ko lehen hiruhilekoan inskribatutakoak guztizkoaren % 82 dira.

Horri guztiari gehitzen badiogu turismora zuzendutako alokairuko etxebizitza pribatuaren eskaintza handia dela eta oraindik etxebizitza publiko gutxi dagoela errentamendurako, pentsa daiteke beste burbuila bat izan daitekeela, alokairu merkatuaren eskaintzak behar beste gora egiten ez badu, kopuruari eta merkatuan eskaintzeko epeei dagokienez, eskaria etengabe handiagotzen ari baita.

 

Argibide gehiago:

http://apcebcn.cat/web2015/wp-content/uploads/2017/05/expansion-270517-hab-la-vivienda-renta-mas-del-10-en-las-grandes-ciudades.pdf

http://www.elmundo.es/economia/vivienda/2017/05/22/5922b37522601d0f3a8b4610.html

http://www.expansion.com/economia/2017/05/20/591f3b6246163f8f1d8b4645.html

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2017/05/22/midinero/1495469563_208014.html

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_adm_alquiler2015/eu_ovv_admi/adjuntos/fitxa.pdf

 

 

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude