EUSKADI, ETXEBIZITZA BABESTUEN ESKAINTZAREN BURUAN

2018an, etxebizitza babestuak susperraldi arina izan du Espainian 2017. urtearekin alderatuta. Hori bai, kontuan hartu behar da eskaintza gutxieneko historikoetan zegoela. Ildo berean, ezin ahaztu egoera erabat aldatzen dela lurraldez lurralde.

Euskadiren kasuan, ia % 100ean betetzen ditugu 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planean jasotako helburu zorrotzak.

Hain da handia autoexijentzia, non, Madrilen atzetik, etxebizitza babestu gehien hasi eta amaitu dituen autonomia-erkidegoa baikara.

Madrilek babes tipologia oso laxoak ditu, eta ia 4 aldiz biztanle gehiago.

Euskadikoa baino biztanleria askoz handiagoa duten autonomia-erkidegoak, hala nola Andaluzia, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa, Euskadiren atzetik daude.

Alokairuko etxebizitzak egiten hasteari dagokionez, Euskadi bigarren postuan dago, Madrilen atzetik; eta, etxebizitzak amaitzeari dagokionez, lehenengo postuan –Espainian amaitzen diren alokairuko etxebizitzen % 66–. Espainian amaitzen diren alokairuko 3 etxebizitzatik 2 Euskadin daude.

Oraindik lan asko dago egiteko, baina bidea hasia dago, eta energia nahikoa dugu bide hori egiteko.

2018an amaitu ziren 5.167 etxebizitza babestuen erdiak Madrilen eta Euskadin daude; 2.418 etxebizitza, Madrilen, eta, 859, Euskadin.

Euskadin emandako joera aldaketa bikaina da. Izan ere, 2017an, bakarrik 385 etxebizitza amaitu ziren; alegia, % 123ko hazkundea izan da. Eta, 2018an hasi diren etxebizitza babestuei dagokienez, 1.866 daude; hau da, 2017an baino % 39 gehiago.

Datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten.

Eta kezkagarriak dira zinez.

Batez ere, azken hamarkadan, etxebizitza babestua gainbehera bizian erori delako: 2008an 68.587 etxebizitza amaitu ziren, eta, 2018an, 5.100 inguru; alegia, % 92 gutxiago. Denbora-tarte berean, etxebizitza libreak % 20 egin zuen gora.

 

 

 

Informazio gehiago

 

http://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_sv_cm18/es_ovv_sevi/adjuntos/4T-2018-ES.pdf

https://www.lavanguardia.com/economia/20190319/461117102673/vivienda-proteccion-oficial-espana.html

https://www.fomento.gob.es/arquitectura-vivienda-y-suelo/urbanismo-y-politica-de-suelo/estudios-y-publicaciones/observatorio-de-vivienda-y-suelo

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

One Response to EUSKADI, ETXEBIZITZA BABESTUEN ESKAINTZAREN BURUAN

  1. Muy buena información, no tenía idea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude