Author Archives: OVV

NAZIO BATUEK ETXEBIZITZA-POLITIKA AURPEGIRATU DIOTE ESPAINIARI

Euskadin, legeak bermatu egiten du etxebizitza edukitzeko eta administrazio publikoek etxebizitzarako sarbidea errazteko eskubidea. Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartu izana mugarria izan da gizarte-eskubideak sakontzeko orduan. Honakoa da lege horren arrakasta eta bereizgarri nagusia: esplizituki onartzen da etxebizitza … Continue reading

EROSTEA VS ALOKATZEA

Erosi eta alokatu dikotomian, krisia iritsi arte, erostearen aldeko hautua ateratzen zen garaile, baina hori aldatzen ari da eta alokairuaren aldeko apustua gero eta garrantzitsuagoa da. Blog honetan eman dugu sektoreak hartu duen norabidearen berri, hain zuzen, erosketaren aldeko jarrera … Continue reading

EROSI, ALOKATZEKO: GORANZKO ERRENTAGARRITASUNA

Etxebizitzaren sektorea konplexua, poliedrikoa eta zaila da planifikatu edota ulertzeko. Ekonomia eta finantza erritmoaren aldaketa dramatikoa ekarri duen garai oso zailaren ondoren, goranzko joerari eutsi omen dio, iraganeko akatsak zuzenduz eta, agian, beste batzuk eraginez. Invermax-en arabera, alokairuan dauden etxebizitzen … Continue reading

ALOKAIRU TURISTIKOA EZTABAIDAGAI

Turismoa Espainiako herri askoren hazkunde eta garapen ekonomikorako iturri nagusietako bat da, baina, hainbeste bisitari bertaratzen direnez, kezkatzeko moduko aldaketak eta zailtasunak sortzen hasi dira. Plataforma teknologiko berriak sustatzeak epe laburretan ostatu-establezimendu gisa erabiltzen diren etxebizitzen hedapena ekarri du. Horrelakoek … Continue reading

EURIBOR BERRIA EDO NOLA SAIHESTU TRANPAK BAKAR-JOKOAN

Blog honetan, Euribor berria sortzeko prozesuak bizi izan dituen etapa ezberdinak jaso dira. Oraingoa, martxan jartzean ez ezik, diseinuan ere duen atzerapenaren berri emateko beste atal bat da. Espainiako hipoteken erreferentziako indize nagusiak aldaketa-garaia bizi du: Batasunaren araudiak hori berriz … Continue reading

ETXEBIZITZAREN EUSKAL BEHATOKIAK ETXEBIZITZAREN ERAGILE POLITIKO NAGUSIAK BILDU DITU BILBON

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Etxebizitza Behatokien III. Foroa antolatu zuen pasa den azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, honako helburu hauekin: Estatuan dauden etxebizitza-behatokien egoeraren eta esperientziaren berri izatea, eta kezkak, lehentasunak eta aurrean dituzten erronkak partekatzea. Behatokien artean elkarlanerako eta talde-lanerako … Continue reading

Txema Duque Carro. Gizarte-zerbitzuetako zuzendariorde teknikoa. Gizarte Ekintza Saila. Bilboko Udala

Etxebizitza premien eta eskaeraren bilakaera: joerak eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunik handienak dituzten kolektiboak  EB: Ba al duzu informaziorik zure udalerriko lehen etxebizitza eskuratzeko eta etxebizitza mantentzeko premiei buruz?   Zein dira azken urteotako joerarik nabarmenenak?  TD: AURRETIKO OHARRA: Ez dugu ez … Continue reading

KONSTITUZIO AUZITEGIAK KATALUNIAKO PISU HUTSEN GAINEKO ZERGAREN KAUTELAZKO ETETEA KENDU DU

Konstituzio Auzitegiak, joan den maiatzaren 3an, Kataluniako Parlamentuak onartu zuen eta uztailaren 21eko 14/2015 Legean babestuta dagoen Etxebizitza Hutsen gaineko Zerga eten zuen, 5 hilabeteko epe luzagarri baterako. Duela gutxi, goi-auzitegiaren osoko bilkurak kautelazko etetea kentzea erabaki du, baina horrek, … Continue reading

SOCIMI-EK ETA EB FUNTSEK HIGIEZINEN MERKATUA PIZTEKO DUTEN EGINKIZUNA

Analistek iragartzen dutenez, 2017an SOCIMIak (Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak) izango dituzten aktibo higiezinen balioa 5.500 milioi eurotik gorakoa izango da, eta egun burtsa-parkean 25 izatetik, 35 baino gehiago izatera igaroko dira. Sartuko diren garrantzitsuen artean, Domo kooperatiben kudeatzailea … Continue reading

Igor Etxabe Saenz De Zaitegi. ALOKABIDEko Arreta eta Kanpo Komunikazioko zuzendaria

ALOKAIRUA GEHIAGO SUSTATZEKO FAKTORE ERABAKIGARRIEN DIAGNOSTIKOA ETA BALORAZIOA Etxebizitzako Behatokia: Zein dira, zure ustez, alokairuaren aldeko apustu politikoa  indar handiagoz gauzatzea oztopatu duten faktore nagusiak? Igor Etxabe Saenz De Zaitegi: Alokabide erremintaren bitartez kudeatu beharreko alokatzeko etxebizitzen bolumenari dagokionez, alokairuaren … Continue reading