Category Archives: Arlo Ekonomikoa

EROSI, ALOKATZEKO: GORANZKO ERRENTAGARRITASUNA

Etxebizitzaren sektorea konplexua, poliedrikoa eta zaila da planifikatu edota ulertzeko. Ekonomia eta finantza erritmoaren aldaketa dramatikoa ekarri duen garai oso zailaren ondoren, goranzko joerari eutsi omen dio, iraganeko akatsak zuzenduz eta, agian, beste batzuk eraginez. Invermax-en arabera, alokairuan dauden etxebizitzen … Continue reading

EURIBOR BERRIA EDO NOLA SAIHESTU TRANPAK BAKAR-JOKOAN

Blog honetan, Euribor berria sortzeko prozesuak bizi izan dituen etapa ezberdinak jaso dira. Oraingoa, martxan jartzean ez ezik, diseinuan ere duen atzerapenaren berri emateko beste atal bat da. Espainiako hipoteken erreferentziako indize nagusiak aldaketa-garaia bizi du: Batasunaren araudiak hori berriz … Continue reading

SOCIMI-EK ETA EB FUNTSEK HIGIEZINEN MERKATUA PIZTEKO DUTEN EGINKIZUNA

Analistek iragartzen dutenez, 2017an SOCIMIak (Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak) izango dituzten aktibo higiezinen balioa 5.500 milioi eurotik gorakoa izango da, eta egun burtsa-parkean 25 izatetik, 35 baino gehiago izatera igaroko dira. Sartuko diren garrantzitsuen artean, Domo kooperatiben kudeatzailea … Continue reading

EURIBOR PLUS INDIZEA AZTERGAI

Aurtengo martxoan blog honetan bertan jaso genuen euribor plus indizea ezartzekoa zela Espainiako finantza-sisteman: http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/2016/03/02/el-sindios-del-euribor-en-negativo/ Izan ere, Espainian euriborra erreferentzia duten hipoteka aldakorren % 90i eragingo die aldaketa garrantzitsu horrek. Seguruagoa eta fidagarriagoa izango dela (edo, bestela esanda, lehen bezain egongaitza … Continue reading

BANKU-TITULARIZAZIOA

Espainiako eta Europar Batasuneko etxebizitzari eta kontsumitzaileen (eta inbertsoreen) babesari buruzko araudi/politiken arteko tirabirak etengabeak dira, Blog honetan aspaldi aipatu dugu hori. Europako Parlamentuak geldiarazi duen hipoteken titulazioa da eztabaida amaigabe horien beste adibide bat. Oraingo honetan honako hau bitxia … Continue reading

ATZERRITARREN KOPURUA GAINBEHERA

2016ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, EINek jakinarazi du atzerritarren kopuruak behera egin duela segidako bosgarren urtez biztanleria orokorrean. Ia 100.000 atzerritarrek alde egin dute Espainiatik eta, orain, nazionalitate atzerritarra dutenen kopurua 4,6 milioi da, erroldatuta dauden 46,52 milioi nazional eta … Continue reading

ZORU-KLAUSULEN ATZERAERAGINAK AURKI GAINDITU DEZAKE ESPAINIAKO ARAUAK BANKUAREN DEFENTSAN EZARRITAKO EUSTE-HORMA

Bankuak gutxieneko interes-tasa ezarri du interes-tasa aldakorrera kontratatutako hipoteketan. Horrela, erreferentziazko indizea jaisten bada ere (gehienetan, Euriborra), herritarrak ordaintzen duen kuota ez da sekula erakundeak aurretik ezarritako mailatik jaisten (adibidea: + % 0,50eko Euriborrarekin kontratatutako hipoteka bat, % 3ko zoru-klausularekin, sekula ez … Continue reading

ETXEBIZITZAREN ERRENTAGARRITASUNAK EZ DU LEHIARIK

2015ean munduko aberastasuna % 3 jaitsi da eta ultra aberatsen kopurua (ohiko etxebizitzaz gain 30 milioi dolarretik gorako ondarea dutenek) gutxitu egin da, hamar urtean lehen aldiz. Gehien bat aktiboen balio-galerak eragin du hori. Hori dela-eta, fortuna handiek (eta, ikusiko dugunez, … Continue reading

EURIBORRA NEGATIBOAN EGOTEAK DAKARREN EGOERA ZENTZUGABEA

Banketxeak dagoeneko ari dira aztertzen hamabi hileko euriborraren –alegia, hipoteka gehienek duten aldagaiaren– jaitsiera bortitzagoak ekar litzakeen ondorioak, izan ere orain dela egun gutxi negatiboan jarri baita euriborra, historian aurreneko aldiz. Balioa galtzen jarraitzen badu, eta badirudi hala gertatuko dela, … Continue reading

HIPOTEKA BERRIZ NEGOZIATU

Hipoteka bat kontratatzeko Espainiako Bankuak egiten dituen gomendioen arabera, banketxeen eskaintza ezberdinak alderatzea, baldintzei buruzko informazio egiazkoa eta epe ertainera norberak duen ordaintzeko ahalmena dira elementu garrantzitsu eta oinarrizkoenak ezustekorik ez izateko gerora. Gerta daiteke, hala ere, sinatutako hipoteka-maileguaren baldintzak … Continue reading