Category Archives: Arlo Ekonomikoa

ZORUAREN ETA ZERUAREN ARTEAN

2015eko irailean, Euriborraren hileko batezbestekoa % 0,154koa izan da. Duela urte bateko balioarekin alderatuta (2014ko iraila), % 0,208 jaitsi da, orduan hileko Euriborra % 0,362koa izan baitzen. Horrek esan nahi du 20 urtean ordaintzeko 120.000 euroko batez besteko hipoteken (Euribor+1) kuotak urtean … Continue reading

GIZARTE-ERANTZUKIZUNEKO BONOAK BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZETARA (BOE) IRITSI DIRA

Hipoteka-zedulak (“covered bonds” ingelesez) kreditu-erakundeek jaulkitzen dituzten errenta finkoko baloreak dira, eta haiek emandako hipoteka-maileguek babesten dituzte. Duten bermearen arabera, berme berezikoak edo berme orokorrekoak izan daitezke hipoteka-zedulak. Berme berezikoak finantza-erakundeek hipoteka-mailegu jakin baten edo batzuen babesean ematen dituztenak dira, … Continue reading

HIPOTEKA MERKATUAREN AZTERKETA 2015EKO LEHEN HIRUHILEKOAN

Espainiako Hipoteka Elkarteak (AHE) 2015eko lehen hiruhileroko informazio-buletina argitaratu du. Oso txosten osatua da eta finantza- eta higiezin-aktibo elkartuen erradiografia eskaintzen du. Bereziki, 2007ko krisiaren hasieratik, bankuko maileguen erreferentzia-indizea izan da atentzio gehiena eman duen adierazleetako bat; izan ere, beherakada … Continue reading

LEGE BATEN BIGARREN AUKERA

Aurtengo maiatzean, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren blogean, Bigarren Aukerari buruzko Lege onartu berria izen horrekin deitzeko zeuden zailtasunak aipatzen ziren.   Gure iritziz, beste askoren iritziz bezala, baliabide horiek benetan arautu beharko lituzkeen araudi baten filosofia mugatu egiten zuen Legeak, edo ez … Continue reading

EUSKO LEGEBILTZARRAK ETXEBIZITZARI BURUZKO LEGEA ONARTU DU

Zerbitzu publiko gisa duen eginkizuna betez -ezin zen bestela izan- Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Lege horren eraginei buruzko azterketa bat egingo du, joan den ekainaren 26n EHAAn argitaratu zenetik hiru hilabete igarotakoan sartuko baita indarrean. Zehazkiago, gure lan-egutegiko eginkizunen artean, urte … Continue reading

ETXEBIZITZA BABESTUEN ETA LIBREEN PREZIOAK

Etxebizitzaren prezioa geroz eta gehiago ari da doitzen. Urte arteko bariazioa negatiboa izan da, baina minimoa: 2015eko lehen hiruhilekoan, Espainian, etxebizitza libreetan eraikitako m2 bakoitzaren batez besteko prezioa 1.457,9 €-koa izan da; hortaz, hiruhileko bariazioa % -0,36koa izan da, eta … Continue reading

“BIGARREN AUKERAREN” LEGEA?

Joan den otsailaren 27an onartu zen 1/2015 Errege Lege Dekretua, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena. Bigarren aukeraren araudiaren zentzua da kaudimen gabezian enkistatzera iritsi den fede oneko zordun batek, zorrak kitatu ahal izatea bere ondareak … Continue reading

ESTATUAREN ZERGA-ERREFORMAK ALOKAIRUAGATIKO DESGRABAZIOA EZABATZEN DU

Etxebizitza bat alokatzeak ez du desgrabatuko Estatuaren Ogasunean. Prestatzen ari den zerga-erreformak ez du hobaririk onartuko alokairu berriengatik, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Ez dirudi alokairuaren aldeko apustu irmoa hainbesterainokoa denik, eta, erosketaren tratamendu berbera ematea arrazoitzat hartuta, zerga-kargaren murrizketa garrantzitsua, … Continue reading

AURREZKI KUTXAK FUNDAZIO BIHURTZEA

Ondorio ugari izan ditu Espainiako banketxeei egindako erreskateak, zeina amaitu berri baita. Bi urte eta ia 41.300 milioi euroko maileguaren ondoren, Finantza Politika Sektorialeko Baldintzei buruz Espainiak eta Europako Batzordeak izenpetutako Akordio Memorandumak, besteak beste, Espainiako finantza-sistemaren zaintza ezartzen zuen, … Continue reading

HIPOTEKA BERANKORTASUNA GORA DOA

Oraindik ere negatiboegia ez zen adierazleetako bat, eta hemerotekara jota, esan genezakeena faktore bereizgarria zela Europako esparruan, familien hipoteka-berankortasunarena zen. Etxebizitza-jabetzaren eta ordaintzen uzten zen azkena hori zela zioen kultura historikoak ezin izan zu 7 urteko krisialdi ekonomikoarekin. Biztanleria Aktiboaren … Continue reading