Prezioak zerraldo erori dira 2011n

2011n marka negatibo guztiak hautsi dira hasitako etxebizitzei, salmentei eta emandako hipotekei dagokienean.

INEk argitaratutako txosten baten arabera, prezioak ere ikaragarri jaitsi dira, eta denak harrituta utzi ditu; izan ere, azken hiruhilekoan, etxebizitzen balioa % 11 baino gehiago jaitsi zen, urtebete lehenagoko datuekiko.

Burbuila lehertu zenetik izandako jaitsierarik handiena izan da, 1996tik 2006ra bitartean etxebizitzaren balioak % 160 egin baitzuen gora, eta geroztik, % 20 baino ez baita jaitsi.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jaitsiera batez bestekoaren gainetik dago, % 12 baino gehiago jaitsi baita; eta gurearen antzera dabiltza: Madril (% 15), Errioxa eta Katalunia (% 14), eta Aragoi (% 12).

Hiri-lurzoruari dagokionean, hor ere, joera beherakoa izan da 2011; baina etxebizitzaren prezioa baino askoz ere nabarmenagoa gainera, 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan % 35 jaitsi baitzen 2010eko datuekiko. Horren atzetik, 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako prezioetan izan zen jaitsierarik handiena, % 29 inguru.

Autonomia erkidegoei erreparatuz gero, Euskadi da lurzoruaren prezioan jaitsierarik handienetakoa nozitu duena, % 25; bik baino ez dute gainditu: Cantabriak (% 38) eta Errioxak (% 41). Gainera, lurzoruen salmentari dagokionean ere, Euskal Autonomia Erkidegoan izan zen jaitsierarik aipagarrienetakoa, 2011n aurreko urtearekin alderatuta % 40 erori baitzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://www.ine.es/daco/daco42/ipv/ipv0411.pdf

http://www.fomento.gob.es/BE2/?nivel=2&orden=36000000

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude