ESPAINIAKO GOBERNUAK UKO EGIN DIO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK GORDETA ZITUZTEN FAKTURAK ORDAINTZEKO BIGARREN PLANARI

Hornitzaileei egin beharreko ordainketetan atzerapenak itzelak direla, ez da kontu berria; eta berankortasunak, publikoa nahiz pribatua, enpresa bati baino gehiagori kutxa-arazoak ekarri dizkiola, ere ez.

Madrilgo autonomia erkidegoan, eraikuntzako enpresa batek ia 300 egun behar ditu fakturak ordain diezazkioten; eta araubide arrunteko beste edozein erkidegotan, itxaronaldiak beti jotzen ditu 140 egun baino gehiago.

Aurtengo maiatzaren 7an blog honetan bertan esan genuen legez, administrazio  publikoen tiraderetan, ordaindu gabe, gordeta zeuden 27.000 milioi euroren fakturak finantza-erakundeetan zuzenean kobratu ahal izango zituzten hartzekodunek.

Horren truke, autonomia-erkidegoek eta udalek finantza-zor berri gisa hartu behar zuten zor hori, gehienez ere hamar urteko epean itzultzeko, bi urteko gabealdiarekin eta % 5 inguruko interes-tasarekin.

(Ikus: http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/eu/2012/05/07/las-facturas-pendientes-de-pago-de-las-comunidades-autonomas-y-ayuntamientos-salen-del-cajon/)

Plan horrekin 2011ko abenduaren 31n ordaintzeke zeudenen kontagailua zeroan jarriko zen. Guztira, 136.000 enpresek eduki zuten aukera administrazio publikoek zor zizkieten 27.000 milioi eurorenak kobratzeko; hona banaketa:

Finantza-erakundeek, Espainiako Gobernuak onartutako planaren barruan, 30.000 milioi euro jarri zituzten mahaiaren gainean, eta planean sartu diren autonomia-erkidegoek dagoeneko  17.718 milioi euro baliatu dituzte, eta udalek, 9.283 milioi euro.

Autonomia-erkidegoen artean aipatzekoak dira Valentziako erkidegoak gordeta zituen fakturak ordaintzeko baliatutako  4.354 milioiak, hurrena datozenekin alderatuz gero ia bikoiztu egiten baitu.

Kataluniako 2.020 milioi euro baliatu ditu, eta Madrilek, 1.263 milioi euro.

Udalei erreparatuz gero, Madrilgoa ondo nabarmen geratu da, 1.004 milioi euro erabili baititu faktura zaharrak ordaintzeko, eta Jerezkoak, 300 milioi euro.

Ordaintzeke dauden fakturak ordaintzeko beste plan bat eskatu arren, Raxoiren gobernuak plana ez luzatzea erabaki du, eta autonomia-erkidegoei eta udalei eskatu die FLA, Autonomien Likideziarako Funtsa erabiltzeko, 18.000 milioi euroz hornitu baitute, sektore publikoaren finantzazio-beharrei erantzuteko, gaur egun, sektore horrek ez baitu dirurik lortzen finantza-merkatuan.

Alde horretatik, eta adibide gisa, gogoratu behar da Kataluniak ia 4.000 milioi euro itzuli edo birfinantzatu beharko dituela urtearen bigarren erdi honetan.

Azkenik, gogoratu behar da 17 autonomia-erkidegoetatik 3k bakarrik ez zutela gobernuak proposaturiko planaren beharrik izan: Euskadik, Nafarroak eta Galiziak.

Informazio gehiago:

http://www.entitulares.com/news/rajoy-renuncia-a-un-segundo-plan-para-el-pago-de-facturas-a-proveedores

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude