ETXEBIDEN IZENA EMAN DUTENEK HONEN ALDE EGITEN DUTE: ALOKAIRUAK ETA ETXEBIZITZA ESKURATZEKO EREDU BERRIAK

Inkestatutako pertsonen % 54k uste du babes ofizialeko etxebizitza alokairukoa izan beharko lukeela, eta % 22k, aldiz, jabetzan izan beharko lukeela nagusiki.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila lantzen ari den 2013-2016rako Etxebizitza Bideratzeko Plana gauzatzeko herritarren partaidetza-prozesuaren barruan, herritarrei hasierako inkesta bat egin zaie; horretan hartu dute parte, gehien bat, Etxebide-Euskal Etxebitzitzaren Zerbitzuan erregistratutako eskatzaileek.

Lehen inkesta honen gaia alokairuan hartutako etxebizitzei buruzkoa, eta etxebizitza lortzeko bide berriei eta edukitze-erregimenari buruzkoa zen. Inkesta horri 3.224 pertsonak erantzun dute.

Inkestatutako pertsonen % 54k uste du babes ofizialeko etxebizitza alokairukoa izan beharko lukeela, eta % 21ek, aldiz, jabetzan izan beharko lukeela nagusiki. Beharbada, daturik esanguratsuena da pertsonen % 22k adieraztea babes ofizialeko etxebizitza alokairuan baino ez litzatekeela izan beharko; % 2k, berriz, uste du jabetzan baino ez litzatekeela izan beharko.

Ildo horretan, inkestatutako pertsonek positiboki baloratzen dituzte alokairua sustatzeko neurriak, bai gizarte pizgarriak bai bitartekaritzako programa publikoak:

n       % 88k egokitzat jotzen ditu PFEZren kenkariak maizterrentzat.

n      Gehiengoak uste du kenkari-mota handiagoa izan beharko lukeela (% 65), oro har alokairu asearen % 20n kokatzen baita; % 34k, berriz, uste du egungo maila egokia dela. Galdetzen badugu kenkari hori zein neurritan igo beharko genukeen, iritziak homogeneoki banatzen dira: batetik, 5 puntutan igo beharko zela pentsatzen dutenak, eta, bestetik, 5 puntu baino gehiago uste dutenak.

n       Alokairua sustatzeko asmoz, % 87k babesten ditu alokairuaren hobari fiskalei buruzko neurriak etxebizitza hutsen jabeentzat.

n      Halaber, herritarren babes handia jasotzen dute abal publikoaren lerroek, gazteek bete ahal izateko alokairuan hartutako etxebizitzaren berme-eskakizunak. Inkestatutako pertsonen % 11k baino ez du nahikoaren behetik baloratzen tresna hori.

n       Inkestatutakoen % 86k interesgarri baloratu du Bizigune programa alokairua sustatzeko; izan ere, gehienek egokitzat jotzen dute 600 eurotatik 450 eurotara jaistea jabeek jasotzen dituzten errenta maximoak.

n       Etxebizitza librearen merkatuko Bitartekaritza Programa – ASAP Programak ere atxikimendu handia jaso du (% 82), inkestatutakoen % 30k soilik ezagutzen badute ere. Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eskatzen du aseguru-polizen bidezko berme-sistema, ez-ordaintzeak, egon daitezkeen kalteak eta laguntza juridikoa estaltzeko honen truke: etxebizitzen zenbait jabek merkatuan jartzea merkatu librean baino prezio merkeago eta lehiakorragoak diren etxebizitza hutsak.

n      Alokairu babestuaren gehieneko errentak gizarteak erraz eskuratzeari dagokionez, ea berdinketa teknikoa dago, ados daudenak % 47 izanik eta ez daudenak, berriz, % 53. Inkestatutakoek honen alde egiten dute: gehienezko errentak diru-sarreren % 25era gutxitzea (% 39) edo muga horretatik behera (% 44), % 16k, aldiz, alokairuaren prezioak diru-sarreren egungo % 30ean mantentzearen alde.

Etxebizitza eskuratzeko eta izateko bide berriei dagokienez, herritarren iritziek adierazten dute etxebizitza lortzeko eredu berriak sakontzen jarraitu behar dela.

n       Etxebizitzaren eskatzailearen eta Administrazioaren arteko % 50eko jabetza/finantza ereduak jasotzen du herritarren % 85eko atxikimendua.

n       Elkarbizitza-unitateen tipologia berriek babes ofizialeko etxebizitza lortzeko aukera defendatzen du % 79k, alokairukoa bada, eta % 59k jabetzakoa bada (esaterako 2 adiskide).

n       Inkestatutakoen % 82k onartzen du babes ofizialeko etxebizitza lortzeko erosketa-erregimeneko alokairua.

Parte hartzea oraindik ere irekita dago eta eztabaidarako gai berriak ditu esteka honetan: http://etxebizitza.blog.euskadi.net e Irekia; gainera, foroen bidez iritziak emateko aukera dago eta proposamenak egin daitezke Etxebizitza Bideratzeko Plan berrian sartzeko.

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Comments are closed.