ETXEBIZITZEN GIZARTE FUNTSA LUZATUTA

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak hil honen 4an jakinarazi zuen ezen beste bi urterako luzatu nahi duela Etxebizitzen Gizarte Funtsa (EGF), 2016ko urtarrilaren 17a arte.

EGFa finantza-etxeek jarritako ia 6.000 etxebizitzarekin sortu zen, eta helburua zen krisiaren ondorioz hipoteka betearazteko prozesua irekita zuten familien egoera leuntzea (ikus aurreko artikuluak OVV blogean:  (http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/2014/08/04/24-000-solicitudes-para-reestructurar-las-deudas-hipotecarias/ eta http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/2012/03/13/el-gobierno-aprueba-un-decreto-ley-para-abordar-el-problema-de-los-desahucios/).

Honako banketxe hauek jarri zuten etxebizitzarik gehien: Bankiak (1.000 etxebizitza), BBVAk (900), CaixaBankek (850), Banco Santanderrek (440 etxebizitza baino gehiago) eta Caixa Catalunyak (355).

Hipoteka exekutatu eta gero, egoera horretan zeuden familiek aukera zuten banketxeek Funtsean jarritako etxebizitzaren bat lortzeko alokairu murriztuan (150 € eta 400 € bitarteko errenta hileko, eta gehienez ere familien diru-sarreren % 30), eta oso baldintza zorrotzetan.

Etxebizitza horiek esleitzeko irizpideak hain ziren zorrotzak, non 2014ko maiatzean erabaki baitzen eskakizunak malgutzea familia gehiagok izateko aukera hori; batez ere familia ahulek eta krisiak jotakoek.

Ministerioak berak emandako datuak ere txarrak izaten segitzen zuten 2014ko ekaina arte: eskuragarri zeuden 6.000 etxebizitzetatik, 800 bat baino ez ziren esleitu. Urte biko ibilbidearen ostean, 1.465 familia iritsi dira finantza-etxeek lagatako etxebizitza horietara; hau da, higiezinen % 24 daude okupatuta.

Sarrera-irizpide zorrotz horiek zeharo aldatu ezean, programa luzatuta ere, mugatuta geratu daiteke funtsaren benetako efikazia. Bestalde, zenbait hedabidek adierazten dutenez, beharbada funtsa hobetzeko neurri bat izan daiteke autonomia-erkidegoei lagatzea kudeaketa-lanak; izan ere, gizarte-laguntzako zerbitzuen bidez, azkarrago eta modu efikazagoan eta hurbilagoan heldu daitezke premiarik gehien duten herritarrengana.

Informazio gehiago:

http://www.imserso.es/imserso_01/fsva/index.htm

http://cadenaser.com/ser/2015/02/04/economia/1423070157_359446.html

http://www.20minutos.es/noticia/2368115/0/fondo-social-viviendas/6000-pisos-1465-familias/prorrogado-enero-2016/

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude