GIZARTE-ERANTZUKIZUNEKO BONOAK BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZETARA (BOE) IRITSI DIRA

Hipoteka-zedulak (“covered bonds” ingelesez) kreditu-erakundeek jaulkitzen dituzten errenta finkoko baloreak dira, eta haiek emandako hipoteka-maileguek babesten dituzte.

Duten bermearen arabera, berme berezikoak edo berme orokorrekoak izan daitezke hipoteka-zedulak.

Berme berezikoak finantza-erakundeek hipoteka-mailegu jakin baten edo batzuen babesean ematen dituztenak dira, zenbatekoa eta kreditu horiek zer higiezinek bermatzen dituzten adieraziz.

Berme orokorrekoak, berriz, hipoteka-zedula eman duen finantza-erakundea titular den hipoteka-kredituek bermatzen dituzte. Kreditu horiei ez dagokie berme bereziko inolako zedularik jaulkitzea.

Orain, berriz, gizarte-erantzukizuneko hipoteka-zedulak hasi dira agertzen (“social covered bonds”), arrakasta handiz gainera, edo gizarte-erantzukizuneko proiektuetara bideratutako bonoak.

Zor jaulkipen mota bat da, zeinak ingurumen- eta gizarte-irizpideak dituen; hartara, osatu egiten dituzten likidezia-, errentagarritasun- eta arrisku-irizpide finantzario tradizionalak.

Kutxabank izan da bono mota horiekin eragiketa-aretora jauzi egin duen lehenengo bankua; 1.000 milioi euro jarri ditu babes ofizialeko etxebizitza-eragiketak finantzatzeko datozen 10 urteetan.

Horrenbestez, 1.000 milioi euro bideratuko ditu Kutxabankek babes ofizialeko etxebizitza-eragiketak finantzatzera, hau da, baliabideak emango dizkie, bai horrelako etxebizitzak erosi nahi dituzten partikularrei, bai BOEak eraiki edo sustatu nahi dituztenei, saltzeko nahiz alokatzeko.

Bono mota horiek jaulki diren lehenengo aldia da Espainian, nahiz eta Europan egon diren gizarte-erantzukizun korporatiboko oinarriak dituztela esan daitekeen eragiketarik lehenago: esaterako, Berlin Hyp-ek egindakoak, zeinak bono “berdeak” eman dituen eraikin ekologikoak finantzatzeko; Münchener Hypothekenbankek, berriz, ESG Pfandbrief izenekoa jaulki zuen 2014an, gizarte-erantzukizuneko etxebizitzetarako.

Ongi etorria eman nahi diogu inbertsio-modu berri honi, garapen jasangarriaren printzipioak bete daitezen lagundu nahi baitu, eta, gizarte-erantzukizuneko bokazio argia duen banku lider bat izaki, gizarteari mesede egingo dion ekonomia kolaboratiboago batera iristeko aurrera pausuak eman nahi baititu.

Eredua heda dadin espero dugu, eta gizarte zibilak, benetan eta modu erantsian, finantza-orientazio berri horiei probetxua ateratzea. Izan ere, bide batez finantza-erakundeek sustraituta dauden gizartean duten zereginak balioa berreskura dezan balio baitute.

Informazio gehiago:

http://www.diarioabierto.es/271072/kutxabank-emitira-cedulas-para-financiar-viviendas-de-proteccion-oficial

http://www.ahe.es/bocms/sites/ahenew/informes/comunicaciones-emf-ecbc/archivos/MI-4-15-ES.pdf

http://www.finanzas.com/aula-accionista/20130724/cedulas-hipotecarias-2415759.html

http://www.kutxabank.com/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Expires&blobheadername2=content-type&blobheadername3=MDT-Type&blobheadername4=Content-disposition&blobheadervalue1=Thu%2C+10+Dec+2020+16%3A00%3A00+GMT&blobheadervalue2=application%2Fpdf&blobheadervalue3=abinary%3Bcharset%3DUTF-8&blobheadervalue4=inline%3B+filename%3D%2214092015+Cierre+de+emisi%C3%B3n+de+C%C3%A9dulas+hipotecarias.pdf%22&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1311945619352&ssbinary=true

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude