BULTZADA BERRI BAT ETXEBIZITZEN GIZARTE-FUNTSARI

Aurtengo otsailean, EEBaren blogean, Ekonomia Ministerioak Etxebizitzen Gizarte Funtsari (EFG) bi urte gehiagoko luzapena onartu ziola iragarri zen. http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.net/2015/02/19/el-fondo-social-de-viviendas-se-prorroga/

Beraz, aurreikusi daiteke funts hori 2017. urtera arte luzatuko dela, eta 9.866 higiezin izango dituela alokairuan lagatzeko, sartzeko baldintzak malgutzeari eta aktiboak zabaltzeari esker.

Jardunean egon den lehenengo bi urte eta erdian ez da gauza izan bere etxebizitzen stocka mobilizatzeko, Gizarte Funtsari atxikitako etxebizitzen % 30 baino ez baitira jarri alokairuan.

Hala ere, kudeatzaileen beraien iritziz, azken hilabeteotan haien jarduna bizkortu egin da, eta Etxebizitzen Gizarte Funtsaren Jarraipen Batzordeak etxebizitzen kopurua 3.974 gehiagorekin handitzea adostu du, zeukan gizarte-stockeko 5.892 pisuei gehituz.

Horrez gain, etxebizitza gehiago sartuko direla baliatuz, haiek eskuratu ahal izango dituzten giza taldeak ere gehitu dira. Horrela, etxebizitzen alokairua 150 eurotik 400era bitartekoak izango dira, gehienezko muga familia-unitatearen diru-sarrera garbi guztien % 30a izango delarik.

Lehen, 2008ko urtarrilaren 1aren ondoren etxe-utzarazpena nozitu duten eta haien ardurapean adingabeak zituzten edo ugariak ziren familiek baino ezin zioten eskatu etxebizitza bat Funtsari; orain, berriz, 60 urtetik gorakoek, seme-alabarik gabeko bikote ezkonduek eta izatezko bikoteek ere izango dute horretarako eskubidea, baita hipotekarioak ez diren zordunek ere.

Argi dago edozein bizileku-konponbide gehigarri ongi etorria dela kalteberatasun bereziko egoeran dauden familien premia larriei aurre egin behar zaienean.

Informazio gehiago:

http://cincodias.com/cincodias/2015/09/14/mercados/1442223940_014319.html

http://www.elmundo.es/economia/2015/09/15/55f7192b268e3ecc4f8b4597.html

http://imserso.es/imserso_01/fsva/index.htm

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude