Errentaren ordezko birgaitzea alokairuko etxebizitzan sartzeko modalitate bat da, non maizterrak errenta eskudirutan ordaintzeko duen betebeharra etxebizitzaren birgaitzearekin edo eraberritzearekin ordezten duen.
Ez da gauza berria, izan ere, 2013az geroztik, etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko 4/2013 Legearen bitartez. aukera hori barnean hartu da 1994ko Hiri Errentamenduen Legearen esparruan, baina figura hori lehendik erabiltzen zen, adibidez, Kataluniako etxebizitzarako eskubideari buruzko 18/2007 Legean aurreikusitako hiri-masoverian, edota merkataritza-lokalen errentamenduan.
Ekimenak bi helburu ditu abiapuntu: benetako praktika bati lege-babesa ematea eta etxebizitza itxiak eta hutsak merkatura irten daitezen bultzatzea, edota gutxienez ere hori egiteko aukerak erraztea.
Akordioa lortuta, eraberritze-obra onuragarria izango da bi alderdientzat, eta obraren klausulak modu egokian itundu behar dituzte jabeak eta maizterrak (obren iraupena/ordaindu gabeko errenta, eraberritzearen kalitatea, eta abar). Gainera, jabeak obra horiengatik zergak ordaindu beharko ditu bere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, gauzazko errenta gisa.
Eraberritzea edo birgaitzea askotarikoa izan daitezke, baina normalki nahiko handiak izan ohi dira, izan ere, obra txikiak direnean (adibidez paretak pintatzea) errentaren ordainketan gabealdiak dagoeneko erabiltzen baitira.
Laburbilduta, honako hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Betebehar bat beste betebehar batekin ordezten da (obra errentaren ordez).
- Obrek guztiz definituta eta xehatuta egon behar dute, izan ere, azken instantzian, horien ez-betetzea etxea utzarazteko arrazoia izan daitekeelako. Horregatik, oso garrantzitsua da kontratua ondo osatuta eta zehaztuta egotea, eta beharbada profesionalek esku hartzea beharrezkoa izango da.
Jabearentzako onurarik handiena izango da etxebizitzaren balioa handitu egin dela eta beharbada beste edozein modutan, gaitzeko dirurik ez edukitzeagatik, merkatura atera ezin izango zukeen etxebizitza merkatura atera ahal izango duela. Formula horrek aurrerantz egiten badu eta administrazio publikoak pizgarriak ematen badizkio, beharbada jenderik gabeko etxebizitza kopuru ikaragarria azaleratzen lagunduko luke, etxebizitza-merkaturako.
Informazio gehiago eskuratzeko:
https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2013-5941
http://www.consumer.es/web/es/vivienda/alquiler/2012/10/22/213832.php
http://blog.enalquiler.com/2014/destacados/periodo-de-carencia-rentas-en-pisos-en-alquiler/