BANKU-TITULARIZAZIOA

photo-1465918424371-da226f85990bEspainiako eta Europar Batasuneko etxebizitzari eta kontsumitzaileen (eta inbertsoreen) babesari buruzko araudi/politiken arteko tirabirak etengabeak dira, Blog honetan aspaldi aipatu dugu hori.

Europako Parlamentuak geldiarazi duen hipoteken titulazioa da eztabaida amaigabe horien beste adibide bat.

Oraingo honetan honako hau bitxia da: Europako Batzordeak berak nahi zituen tresna mota horiek bultzatu, hots, bankuen finantzaketa mekanismo horiek indartu nahi zituen, kreditu-zorroa merkaturatu daitezkeen bono, obligazio eta zedulekin betez, arriskua txikitzeko.

Beharbada figura hori estigmatizatu izanaren arrazoia honako hau da: zabor-hipoteken krisia baino lehen Europako titulizazioen merkatuan 2,4 bilioi euro egon ziren. Edo agian hau: Lehman Brothersen kolapsoa eta gero Europan titulizazioek % 50eko batez besteko beherakada izan zuten, eta oraindik ez dute gora egin. Edo beste hau: Europako Batzordearen arabera Europako kreditua 150.000 milioi eurotan gehitu da titulizazioak indartzean.

Momentuz bankuek hartu zituzten konpromisoak betetzeak ez du ezertarako balio izan. Europako Parlamentuak ez ditu behar beste baloratu, ez behintzat txarto erabilita eta araututa dagoen eta iraganean oso kaltegarria izan zen bankuko produktu bat onartzeko, oraindik gainditzen ari garen atzeraldi ekonomikoa (jatorriz finantza sektorekoa) sortu baitzuen.

Espainiaren kasuan (Europa osoan bezalaxe) hipoteka-titulizazioek 2008tik behera egiten jarraitzen dute, iraganean produktu horrek izan zuen ospe txarra dela eta.

Titulizazio gutxiago sartu izanak titulizatutako hipoteka-aktiboen batez besteko saldoak ere 2012tik behera egitea eragin du.

Bizirik zeuden hipoteka-aktiboetatik (balantzea eta inbertsoreen paketatzea oinarri hartuta) % 55,4 titulizatu ziren 2015ean. Horrek esan nahi du Espainiako bankuak bere hipoteka-aktiboak titulizatzen jarraitzeko alde handia daukala kantitate oso handietan, lege edo finantza eragozpenik gabe, egun eskatzen diren baldintzak gorabehera eta saltzen duten produktuaren “garbitasunari” dagokionez.

Hipoteka-duda indizeak (hain zuzen etxebizitzaren arloan) espainiar estatuan beti izan dira oso baxuak (ordaintzen uzten dugun azken gauza etxea da, ohiko esaldia da sektorean), eta krisiko urte gogorrenetan izan zuten gorakada zuzentzen ari da; berankortasunak berriro egin du behera, 2015ean % 4,76koa zen.

Gobernu zentralak EAEko Etxebizitza Legeak bankuen titularizazioaren merkatuan izan dezakeen eragina (azkeneko hipoteka exekutatzeko prozesuetan etxebizitzak erabiltzeko aldi baterako desjabetzen bitartez) argudiotzat erabili du aipatutako legearen zenbait aginduren konstituzio-kontrakotasuna eskatzeko.

Aipatutako alegazioak ez du ez zifrarik ez funts ekonomikorik presuntzio hori edukitzeko. Hala ere, dirudienez, Espainiako Bankuak dauzkan eta eman dituen datu ofizialek ez dute hipotesi hori babesten.

Horrek esan nahi du, gaur egun eska daitezkeen finantza-zuhurtzia irizpideak aplikatuz gero, hots, arriskuan dauden aktiboak merkaturatzen ez badira (talde horretan hipoteka exekutatzeko prozesuetan dauden etxebizitzak egongo lirateke, baita boom-aren aroan errazegi emandako zabor-hipotekak ere), bankuek titulizatzen jarraitzeko daukaten aldea oso altua dela. Hortaz, finantzei dagokionez, estatuaren bankuentzako jardunbide egokiko neurriak, ezta EAEko Etxebizitza Legeari egindako ekarpen xumeak ere ez lukete eraginik edukiko sisteman.

Sinesgarritasun arazoa daukate, eta sinesgarritasuna praktika egokien eta arau zorrotzen bidez lortzen da.

Bitartean, hainbat finantza baliabide dauzka, banku-gordailuak zein Europako Banku Zentralaren krediturako finantza erraztasunak, kreditua ematen jarraitzeko. Espainiako bankuak dira gaur egun Europan hoberen eta merkeen finantzatzen dutenak.

Azkenik, gaur egungo errealitate praktikoan, hipoteka-kredituak hobera egiten du, ez ordea hipoteka-titulizazioak. Horrek esan nahi du, beste bide batzuetatik oso ondo finantzatzen ari direla.

 Argibide gehiago:

http://cincodias.com/cincodias/2016/04/25/mercados/1461605777_324461.html

http://cincodias.com/cincodias/2016/05/12/mercados/1463076241_852021.html

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude