EURIBOR BERRIA EDO NOLA SAIHESTU TRANPAK BAKAR-JOKOAN

Blog honetan, Euribor berria sortzeko prozesuak bizi izan dituen etapa ezberdinak jaso dira. Oraingoa, martxan jartzean ez ezik, diseinuan ere duen atzerapenaren berri emateko beste atal bat da.

Espainiako hipoteken erreferentziako indize nagusiak aldaketa-garaia bizi du: Batasunaren araudiak hori berriz formulatzea dakar, gaur egun ez baita banku arteko merkatuaren eragiketa errealetan oinarritzen, estimazioetan baizik.

Eraldaketa-prozesu horren baitan, EMMI lanean ari da 2018rako Euribor berri bat izateko, baina ez du guztiz zehazten ea aldaketa hori kontsumitzaileen aldekoa izango den ala ez.

Gogoratu beharra dago 180 bilioi kontratu baino gehiagotarako dagoen egungo erreferentzia aldatzeko interesa eta beharra (horietatik, zati bat baino ez dira hipotekak) banku handiek egindako manipulazioak ekarritako iskanbiletatik datozela.

Bestalde, Europako Batzordeak indize hori “kritikotzat” jo du, hau da, merkatuaren zuzentasunean, egonkortasun finantzarioan, kontsumitzaileengan eta etxeen zein enpresen finantzaketan du eragina.

Diru Merkatuen Europako Institutua (EMMI) saiatu da tasa berria formula gardenago eta, batez ere, transakzio errealetatik hurbilago dagoen batera erreferentziatzen. Hala ere, ez horien bolumenak ez diruaren prezioak ez dute kalkulu berria ahalbidetzen; gainera, azken boladan 12 hilabeterako Euriborra (martxoan, – % 0,11) oinarritzen ari den zenbaki negatiboak kontuan hartuta, ezinezkotzat jotzen da erreferentzia berri bat ezartzea, gaur egungoarekin bat etortzeko arazorik gabe eta egungoaren aldeko ezberdintasun handirik gabe.

Tasa berria ezartzeko denbora luzeagoa igaro beharko da. EMMI institutuak ereduaren probak eta onespenak egiteko 2019ra garaman kronograma bat proposatzen du (dena dela, 2020ko urtarrilaren 1era arte luza liteke).

Hala ere, bertako idazkari nagusiak, Guido Ravoet jaunak, adierazi du ez dakitela Euribor berriaren bidez hipotekak merkeagoak izango diren edota aldaketa hori kontsumitzaileen aldekoa izango den.

Eta, etorkizun finantzarioa aztertzen den bitartean, Espainian (ez da EBko gainontzeko herrien adibidea) kontratuen % 69tik gora tasa aldakorrean daude erreferentziatuta (Euskadin % 79,5era artekoa da) eta % 67tik gora Euriborrera (Euskadin % 78,3ra artekoa da), hau da, Euriborrak eta Euribor berriak etorkizunean ekonomia finantziarioan eragin zentrala dute, baina baita errealean ere.

Beraz, horren diseinuak eta, batez ere, hori lehendik dauden kontratuetan txertatzeak eragin nabarmena izango dute etxe, enpresa eta pertsona askotan.

Informazio zabalagoa:

http://www.lavanguardia.com/economia/20170512/422497785922/guido-ravoet-euribor.html

http://apcebcn.cat/web2015/wp-content/uploads/2017/05/cinco-dias-060517-eco-marcha-atras-en-el-nuevo-euribor-y-ahora-que.pdf

http://cincodias.elpais.com/cincodias/2017/05/04/mercados/1493913562_470175.html

http://www.ahe.es/bocms/sites/ahenew/estadisticas/indices-referencia/

 

 

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude