ALOKAIRU TURISTIKOA EZTABAIDAGAI

Turismoa Espainiako herri askoren hazkunde eta garapen ekonomikorako iturri nagusietako bat da, baina, hainbeste bisitari bertaratzen direnez, kezkatzeko moduko aldaketak eta zailtasunak sortzen hasi dira.

Plataforma teknologiko berriak sustatzeak epe laburretan ostatu-establezimendu gisa erabiltzen diren etxebizitzen hedapena ekarri du. Horrelakoek lehia zuzena egiten diete hotel tradizionalei.

Izan ere, hotel eremuko enpresek arestian egin duten azterlan batekin bat, sorpaso dagoeneko gauzatu da eta 2016an, lehen aldiz, plaza irregularrak hotelekoak baino gehiago izan ziren.

Aurreikusitakoari jarraikiz, 2017rako, Espainiako BPGd turistikoa % 3,2 handituko da, hau da, ekonomia osorako aurreikusitakotik puntu bat gehiago.

Euskadin, EUSTATek egiaztatu du sektore horren ehunekoa Euskadiko BPGdren gaineko % 5,9ra heldu zela; eta, azken datuak ikusita, 2017an gora egiten jarraituko du.

Testuinguru horretan, sasoika edo turismorako etxebizitza bat alokatzea inbertsore txiki eta handientzat modan dagoen inbertsio bilakatu da.

Are gehiago, Airbnb alokairu-plataforma polemikoak bere azken txostenetan nabarmendu du 2016an Espainian 187.000 ostatu zeudela eta sartutako 5,4  milioi ostatu-hartzaile zeudela (% 82ko hazkundea). Gainera, ostalariek eta ostatu-hartzaileek sortutako 4.170 milioi euroko jarduera egon dela (tokiko ostalariek jasotako 650 milioi euroko diru-sarrera) adierazi du.

Zenbateko horiek beldurtu eta zoratu egiten dute. Eztabaidagarriak ere badira.

Euskadin, nahiz eta 2016ko abuztuaren 31tik aurrera ostatu-establezimenduak arautu nahi dituen lege bat dagoen, oraindik ere lan handia dago egiteko.

Baina, errentagarria da? Finantzarioki, zein da hobea, aukera hau ala alokairu iraunkorra?

Badirudi honako bi aldagai hauen araberakoa dela: etxebizitza zenbat egunetan okupatuko den eta etxebizitza hori non dagoen kokatuta. Pisu guztiek ez dute okupazioaren % 20 – % 30 betetzen (udaldia). Baina guztiek dute Ogasunean aitorpena egin behar.

Alokairu iraunkorraren kasuan, eta etxebizitza ohiko egoitza izanez gero, errentatzaileak jasotako diru-sarrerei zerbitzu eta horniduren kostuak kentzetik ateratzen den zenbatekoaren % 60ko kenkaria izan dezake.

Turistikoan, ordea, alokairuan dagoen eta ez dagoen aldiak aitortzen dira; ildo horretatik, batetik, alokatuta egon den egunen proportzioa diru-sarrera gisa aitortzen da eta, bestetik, alokatuta egon ez den egunen proportzioa gastutzat jotzen da (kapital higiezinaren errentamendua bezalako errenta), bigarren etxebizitza bat izateagatik jotzen da errentatzat. Hau da, bakarrik kentzen da alokairu turistikoan dagoen egunen proportzionaltasuna, eta libre edo/eta jabeentzat erabilgarri egon den egunei dagokien zerga ordaindu behar da.

Beraz, oso kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren araudia; eta, halakorik egonez gero, horren funtzionamendua jasotzen duen bete beharreko udal araudia (adibidez, Donostiako Udalarena) ere hartuko da kontuan. Noski, kontuak atera behar dira, kontu asko; eta horrela egiaztatuko da ea errentagarria den horrelako higiezinak noizbehinkako turistei uztea.

 

Informazio zabalagoa:

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/legislacion_turistica/eu_def/adjuntos/160812_Nota%20informativa%20eus.pdf

http://eu.eustat.eus/estadisticas/tema_221/opt_0/ti_Turismoaren_kontu_satelitea/temas.html

http://www.elconfidencial.com/vivienda/2017-05-20/alquiler-vacacional-alquiler-tradicional-rentabilidad-precios-ocupacion_1380456/

http://cincodias.elpais.com/cincodias/2017/05/16/midinero/1494956650_820671.html

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201609/01/pisos-turisticos-reglados-donostia-20160901010222-v.html

https://static.hosteltur.com/web/uploads/2017/04/Spain-Madrid_ActivityReport-Airbnb.pdf

http://www.exceltur.org/wp-content/uploads/2017/01/Informe-Perspectivas-N59-Balance-del-a%C3%B1o-2016-y-previsiones-para-2017-web.pdf

Share and Enjoy:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude