Author Archives: OVV

SOCIMI-EK ETA EB FUNTSEK HIGIEZINEN MERKATUA PIZTEKO DUTEN EGINKIZUNA

Analistek iragartzen dutenez, 2017an SOCIMIak (Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak) izango dituzten aktibo higiezinen balioa 5.500 milioi eurotik gorakoa izango da, eta egun burtsa-parkean 25 izatetik, 35 baino gehiago izatera igaroko dira. Sartuko diren garrantzitsuen artean, Domo kooperatiben kudeatzailea … Continue reading

Igor Etxabe Saenz De Zaitegi. ALOKABIDEko Arreta eta Kanpo Komunikazioko zuzendaria

ALOKAIRUA GEHIAGO SUSTATZEKO FAKTORE ERABAKIGARRIEN DIAGNOSTIKOA ETA BALORAZIOA Etxebizitzako Behatokia: Zein dira, zure ustez, alokairuaren aldeko apustu politikoa  indar handiagoz gauzatzea oztopatu duten faktore nagusiak? Igor Etxabe Saenz De Zaitegi: Alokabide erremintaren bitartez kudeatu beharreko alokatzeko etxebizitzen bolumenari dagokionez, alokairuaren … Continue reading

ETXEBIZITZA BABESTUEN KALIFIKAZIOAREN IRAUPENARI BURUZKO BENCHMARKINGA AUTONOMIA-ERKIDEGO BAKOITZEAN

2003an, Euskal Autonomia Erkidegoa izan zen lehen autonomia-erkidegoa, eta, bakarra, bere etxebizitza babestu guztietan BOE kalifikazio iraunkorra sartzen. Diru publikoarekin etxebizitzaren espekulazioa egitearen kontrako neurria izan zen. Horren arabera, etxebizitza babestuko parkearen funtzio soziala ikuskatzeko sistema ezarriko litzateke kontrol-ondorio garrantzitsu … Continue reading

BOEen PREZIOAK AUTONOMIA ERKIDEGOKA

Etxebizitza Babestuen Aldizkariak artikulu luzea argitaratu du etxebizitza libreen eta BOEn prezioen bilakaerari buruz, krisi aurreko egoera eta egungoa alderatuz eta Autonomia Erkidegoka sailkatuta. Autonomia Erkidegoen arteko ezberdintasun nabarmenak etengabe agertu izan dira etxebizitzari buruzko gaiei lotuta; eta hori adierazle … Continue reading

EURIBOR PLUS INDIZEA AZTERGAI

Aurtengo martxoan blog honetan bertan jaso genuen euribor plus indizea ezartzekoa zela Espainiako finantza-sisteman: http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/2016/03/02/el-sindios-del-euribor-en-negativo/ Izan ere, Espainian euriborra erreferentzia duten hipoteka aldakorren % 90i eragingo die aldaketa garrantzitsu horrek. Seguruagoa eta fidagarriagoa izango dela (edo, bestela esanda, lehen bezain egongaitza … Continue reading

ETXEBIZITZEN GIZARTE FUNTSA

Hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxebizitza-galerari aurre egin nahian Gobernu zentralak legegintzaldiaren hasieratik bultzatu dituen presako neurrien multzoan daude bai Jardunbide Onen Kodea bai Etxebizitzen Gizarte Funtsa. Etxebizitzen Gizarte Funtsak ez duela abiadarik hartzen maiz adierazi izan dugu blog honetan, programa hasi zenetik: … Continue reading

BANKU-TITULARIZAZIOA

Espainiako eta Europar Batasuneko etxebizitzari eta kontsumitzaileen (eta inbertsoreen) babesari buruzko araudi/politiken arteko tirabirak etengabeak dira, Blog honetan aspaldi aipatu dugu hori. Europako Parlamentuak geldiarazi duen hipoteken titulazioa da eztabaida amaigabe horien beste adibide bat. Oraingo honetan honako hau bitxia … Continue reading

ATZERRITARREN KOPURUA GAINBEHERA

2016ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, EINek jakinarazi du atzerritarren kopuruak behera egin duela segidako bosgarren urtez biztanleria orokorrean. Ia 100.000 atzerritarrek alde egin dute Espainiatik eta, orain, nazionalitate atzerritarra dutenen kopurua 4,6 milioi da, erroldatuta dauden 46,52 milioi nazional eta … Continue reading

BIRGAITZEA ALOKAIRU-ERRENTAREN ORDEZ

Errentaren ordezko birgaitzea alokairuko etxebizitzan sartzeko modalitate bat da, non maizterrak errenta eskudirutan ordaintzeko duen betebeharra etxebizitzaren birgaitzearekin edo eraberritzearekin ordezten duen. Ez da gauza berria, izan ere, 2013az geroztik, etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko 4/2013 Legearen … Continue reading

ZORU-KLAUSULEN ATZERAERAGINAK AURKI GAINDITU DEZAKE ESPAINIAKO ARAUAK BANKUAREN DEFENTSAN EZARRITAKO EUSTE-HORMA

Bankuak gutxieneko interes-tasa ezarri du interes-tasa aldakorrera kontratatutako hipoteketan. Horrela, erreferentziazko indizea jaisten bada ere (gehienetan, Euriborra), herritarrak ordaintzen duen kuota ez da sekula erakundeak aurretik ezarritako mailatik jaisten (adibidea: + % 0,50eko Euriborrarekin kontratatutako hipoteka bat, % 3ko zoru-klausularekin, sekula ez … Continue reading