Author Archives: OVV

ZER EGIN ETXEBIZITZA HUTSEKIN

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) 2012ko bizi-baldintzei buruzko inkestaren adierazle nagusiak argitaratu zituen duela egun batzuk. EAEn etxebizitza jabetzan duten familiak % 87,5 dira egun, inkesta horren arabera. Ehunekorik handiena du gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta. Alokairua, aitzitik, txikiagoa da Euskadin Estatuan baino … Continue reading

BANKETXE TXARRA: URTEBETE JARDUNEAN

2013an, Sareb-ek, “banketxe txarra” izenez ezaguna denak, 9.000 higiezin kokatzea lortu du (700 milioi euro, guztira), bai eta, finantza-aktiboen bidez, 2.800 milioi euro jasotzea ere. Hasiera batean, datu horiek pentsarazten digute dirutza eskuratu dela zorrari aurre egiteko, eta beraz, Estatuak … Continue reading

2013-2016 ALDIRAKO ETXEBIZITZA BIDERATZEKO PLANAK ALOKAIRUAREN ETA BIRGAITZEKO ALDE EGITEN DU

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio etxebizitzaren arloko sailaren jarduerak antolatuko dituen 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren onartu dutela. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio etxebizitzaren arloko sailaren … Continue reading

BANKU-BERANKORTASUNA (II)

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) ohartarazi berri du kredituaren lehorteak ekonomiaren errekuperazioa oztopatzen duela, eta, bankuen sektorearen saneamenduan eta berregituratzean izandako aurrerapena gorabehera, kredituak beherantz jarraitzen duela, kreditu-eskaera ahula den arren. Kreditu gutxi ematen da (% 11ra jaisten da), … Continue reading

BANKU-BERANKORTASUNA (I)

Espainiako Bankuaren 2013ko azaroko Estatistika Buletinak jakinarazi duenez, bankuek, kutxek, kreditu-kooperatibek eta kreditu-establezimenduek partikularrei eta enpresei emandako kredituen berankortasuna % 12,67ra igo da irailean, eta hori errekor berri bat da Espainiako Bankua datu horiek biltzen hasi zenetik. Berankortasuna duten kredituen … Continue reading

ETXEBIDEN IZENA EMAN DUTENEK HONEN ALDE EGITEN DUTE: ALOKAIRUAK ETA ETXEBIZITZA ESKURATZEKO EREDU BERRIAK

Inkestatutako pertsonen % 54k uste du babes ofizialeko etxebizitza alokairukoa izan beharko lukeela, eta % 22k, aldiz, jabetzan izan beharko lukeela nagusiki. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila lantzen ari den 2013-2016rako Etxebizitza Bideratzeko Plana gauzatzeko herritarren partaidetza-prozesuaren barruan, herritarrei hasierako … Continue reading

BANKUEK BIGUNDU EGIN DITUZTE FAMILIEI EZARRITAKO BALDINTZAK

Dirudienez, adore guztiarekin ere, nekez begiztatu daiteke etorkizun samurrago bat etxebizitzaren munduan. Europako Banku Zentralaren iraileko buletinak azpimarratu duenez, leundu egin dira familiei hipoteka-maileguak emateko irizpideak, urteko bigarren hiruhilekoekin konparatuz gero. Zer esan nahi du horrek, orduan? Bankuek euren birkapitalizazio-prozesua … Continue reading

EUSKADIN, HIPOTEKARIK GABE EROSTEN DIRA PISUEN % 45

Euskadin egiten diren etxebizitza-salerosketa guztietatik, % 45 finantzatzeko hipotekarik egin gabe gauzatzen dira. Datu hori Notariotzaren Kontseilu Nagusiak 2013ko bigarren hiruhilekoari buruz ematen dituen adierazleen azterketaren emaitza da. Adibidez, Madril edo Kataluniakoarekin alderatzen badugu, aldeak oso esanguratsuak dira. Izan ere, … Continue reading

Atzerriko inbertsio-funtsek Espainiako adreiluaren merkatuan hartu dute lur

Datu ofizialek etxebizitzaren prezioak merkatzen ari direla badiote ere, adreiluan oinarritutako edozein negoziok porrot egingo duela pentsaraziz, kontua da pentsaezineko aukerak pizten dizkiela beste batzuei egoera horrek berak, eta sartu dira dagoeneko inbertsio-funtsetatik datozen 2.000 milioi euro, zeinak aktibo toxikoen … Continue reading

Etxebizitzaren prezioak % 38 baino gehiagoko jaitsiera izan du

Badirudi krisi ekonomikoaren hasieran etxebizitzaren prezioen % 50-60 inguruko doikuntza iragarri zuten analistek bete-betean asmatu dutela. Tinsa tasazio-sozietatearen arabera, abuztuan bakarrik jaitsiera hori % 9,3koa izan da, eta aurreko hilean % 9,6koa. Horrek esan nahi du 2007. urtetik hona ia … Continue reading