Category Archives: Iritzi artikuluak

FISKALITATEA KOIUNTURAREN MENPE

Krisian zazpi urte daramatzagula, gero eta jende gehiagok lehenesten du alokairua. Herri honetan, jabetzaren aldeko jarrera sendoa eta errotua izan da. Hemen gero eta jende gehiago ari da, gogoz kontra bada ere, alokairuko etxebizitzara jotzen; izan ere, aukera ekonomikoek etxebizitza … Continue reading

BESTE ZARTADA BAT ESPAINIAKO HIPOTEKA LEGEARI

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriro ere baieztatu du Espainiako Hipoteka Legearen aurka dagoela. Hainbat kolperen ondoren, egiaztatu da araudi horrek ez dituela kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko Europako ordenamenduaren oinarri diren printzipioak betetzen, eta berriro ere egokitu egin behar da. Magistratu espainiarrak … Continue reading

ENERGIA ERAGINKORTASUNAK BIZITZAK SALBATZEN DITU

EEEren 2014ko “Euskadi Energia” txostenaren arabera, egoitza-sektorearen faktura moteldu egin da azken bi urteotan, sei urtez goraka sendo jardun ondoren. Etxeko fakturan % 6,1eko beherakada egon da eta biztanleko fakturan, % 5,8koa; 1.012 euro etxeko eta 408 euro biztanleko. Etxe bateko energia-pobreziaren … Continue reading

OHZ, UDALEN SALBAMENDUA

Krisiaren hasieratik pisuen % 30etik gorako prezio-jaitsierak markak hautsi dituen arren, ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) bidezko diru-sarrerek, urtetik urtera, finantzazio-kuota handiagoak eragin dizkiete udalei. Ogasun Ministerioak udal-zergen 2014ko rankingari buruz bildutako datuen arabera, udalerriek zergen bidez jasotako 100 eurotatik … Continue reading

BADIRA ORAINDIK ESKALATU GABEKO GAILURRAK

Amaitzear zegoen 2015a eta 41 urtean lehendabiziko aldiz, Everestak, lurreko mendi-tontor altuenak, debekatu egin zuen inork bere gailurra eskalatzea. Bada beste gailur bat eskalatzea kosta izan dena, aldaketa klimatikoari buruzko goi-bilera, hain zuzen. Garrantzi handiko gertakaria izan da gizakiaren bilakaeran, … Continue reading

SUSPERRALDIA HIGIEZINETAN ETA BAIKORRAK

Gaur, azkenaldian maiz legez, Euriborrak behera egin duela jakin dugu, errekor berria ezarriz; 0,048an dago. Azaroko batez bestekoa 0,079koa izan da. Interes-tasa horrek erosleak hipotekak eskatzera animatu ditu, zenbateko handiagokoak gainera, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako azken datuen arabera; batez besteko … Continue reading

BULTZADA BERRI BAT ETXEBIZITZEN GIZARTE-FUNTSARI

Aurtengo otsailean, EEBaren blogean, Ekonomia Ministerioak Etxebizitzen Gizarte Funtsari (EFG) bi urte gehiagoko luzapena onartu ziola iragarri zen. http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.net/2015/02/19/el-fondo-social-de-viviendas-se-prorroga/ Beraz, aurreikusi daiteke funts hori 2017. urtera arte luzatuko dela, eta 9.866 higiezin izango dituela alokairuan lagatzeko, sartzeko baldintzak malgutzeari eta … Continue reading

SOCIMI-AK, HIGIEZINEN MERKATUAREN BURBUILA BERRIA?

Higiezinen Merkatuan Inbertitzeko Sozietate Kotizatu Anonimoak (gaztelaniaz Socimi deitutakoak) Reit-en bertsio espainiarra dira, Estatu Batuetan 60ko hamarkadan sortutako inbertsio-tresna bat, gerora Europara iritsi zena. 11/2009 Legearen bidez onartu ziren orain dela lau urte. Halere, inbertsoreak erakartzeko beharrezko arau-aldaketak 2012an sartu … Continue reading

GREZIAKO MARIPOSA EFEKTUA

Kaosaren teoriaren arabera, “tximeleta baten hegoen hegazkada batek tsunami bat sorraraz dezake munduaren beste aldean”, eta are gehiago, gure planetan, hots, globalizatuta dagoen planeta batean, konplexuki loturikoa eta menpekoa den planeta batean. Asaldura soil batek epe laburrera eta ertainera nahiko … Continue reading

ETXEBIZITZA EROSI EDO ALOKATZEAZ GAIN, BESTE HIRUGARREN BIDE BAT

Etxebizitzaren Euskal Behatokian urteak daramatzagu etxebizitza erdizka edukitzeko esperientzien gertuko jarraipena egiten. Nazioartean badaude adibideak, eta oso esanguratsuak, gainera; esate baterako, Erresuma Batua. Han, 170.000tik gora familiek aukeratu dute etxea edukitzeko modu hori. Labur esanda, aldi baterako jabetzaz eta jabetza … Continue reading